Aralarko Aingerua Unibertsitatean

Aingeruaren lehen bisita

Joan den 26an, asteazkena, izan genuen Aralarko Aingeruaren lehen bisita campusera. Mikel Gartziandiak, Aralarko San Migel Santutegiko kapilauak,gogoratu zuen bezala, bisita hau guztiz egokia da Unibertsitateak Nafarroako ohitura honekin gordetzen duen bateragarritasunagatik, gure armarriak Migel Goiaingeruaren irudia agertzen baitu.

“Amigos” eraikina bisitatu zuen eta hango kaperan zeremonia xume bat egin zen santutegiko kapilauak zuzenduta.

Ekitaldi horretan, Unibertsitatea bedeinkatu zuen eta maitasunean eta egian ardaztutako hitz batzuk zuzendu zituen: “Mikel Doneak, Elizaren babesleak, gure Unibertsitatearen patroiak, hala nola gure Erreinuaren hainbat menderen patroiak, lagundu gaitzala ere borroka honetan, fedearen, maitasunaren eta egiaren borrokan, sinesgarri ager gaitezen”. Hauexek dira, Santutegiko kapilauaren esanez, iraun behar duten eta garatu behar diren baloreak Unibertsitateak egunez egun egiten duen lanean ikasleen hezkuntzan hala nola ikerketari egiten dizkion etengabeko ekarpenetan.

Goiaingeruaren irudiaren zentzua Nafarroarentzat

Mikel Gartziandia Jaunak gogorarazi zuen ere San Migel Aingeruaren irudia zentzuz beterik dagoela:

“Islamen etorrerak gurutzearen protagonismoa sorrarazi zuen kristau erreinuetan, erresitentziaren eta biziraupenaren sinbolo bihurtuz, eta asturiarrak Errekonkistan Aingeruen Gurutzearekin borrokatu zuten bezala, Nafarroan San Migelen gurutzearekin borrokatzen zen. Jatorrian, orain dela mila urte, irudi honi San Migelen Gurutzea deitzen zitzaion. XVII. mendean, Nafarroa eta Aragoiko Ramiro infanteak, Asturiaseko printzeekin batera, ekarri zuten Oihal Santua Oviedora, eta Aralarrera Lignum Crucisen (Jesusen gurutzea) zatitxo batzuk. XVIII. mendean irudia berritu zuten, lapurretaren baten ondorioz hondatuta baitzegoen, eta orduan txertatu zituzten San Migelen irudi horretan Lignum Crucisen zatitxoak” esan zuen D. Migelek.

“Aurten irudiaren zaharberritzea egiten ari gara eta bide batez analitiko sakonak egingo dira Aditu batek esan duenez, gurutzearen gaia zaharra da , bi mila urtekoa, eta ibilbide historikoa du. Fedea historiaren nabaritasunetan oinarritzen ez bada ere, gauza ederra da zientziak tradizio osoa baieztatzen duenean“ erantsi zuen.