Arantzazuko Ama, Begoñako Andra Maria, eta Estibalizko Ama Birjina, mundu zabaleko berrehun irudiekin batera daude ikusgai

Hogei urte bete ditu santutegiko Ama Birjinaren irudien galeriak

Begoñako Andra Mari

Herri bateko zaindariaren erreplika bat Torreciudadeko santutegira eramateko ohitura 1984an hasi zen, IX. urteurrena ospatu zenean. Orain, milaka erromes abian jartzen duen ohitura bihurtu da, bai bere herriko irudia eramateko, bai galerian erakusten dena ikusteko. Hogei urte igaro ondoren, bost kontinenteetako berrehun taila baino gehiago hurbildu dira Torreciudadera. Aitorlekuen kaperen kriptan dagoen galerian ikus daitezke irudi hauek.

Lizarrako Puyko Ama Birjina

Berrehun irudi horiek osatzen dituzten eskultura, taila eta koadroen artean, EAE eta Nafarroako zaindari garrantzitsuenetako batzuk daude: Zumarragako Antiguako Ama, 1997an iritsi zen; Iruñako Maitasun Ederraren A. B., 1998an; Begoñako Andra Maria, 2000ko jubileuan; Donostiako Eskibelko A. B., 2000ko uztailean; Los Arcosko A. B., 2001ean; Estibalizko A. B., 2001eko urrian; eta Lizarrako Puyko A. B., 2003ko urrian.

Arantzazuko Ama, Torreciudadeko santutegia zabaldu zeneko 25 urteurreneko egun handian etorri zen. Ospakizuna 2000ko uztailaren 7 eta 8an izan zen, Javier Echevarria Jn. buru zela. Donostiako Orfeoiak Aita Madinaren Gure Aita eta Maite Aranzabalen organo jole gipuzkoarraren TCeko Ave Maria kantatu zituen, besteak beste. Ama Birjinarekin Elustondo Aita zena etorri zen, baita santutegi gipuzkoarreko Parroki-Batzarreko zenbait kide.

2001ko maiatzaren 21ean Begoñako Ama Birjinaren kopia bat etorri zen, Begoñako Andra Mariaren Kofradiak antolatuta eta Telmo Zarra buru zutela. Ekitaldian Blazquez gotzainak idatzitako eskutitz bat irakurri zen. Estibalizko Ama Birjina, Mugika Aita, bertako santutegiko priorea, lagun zuela etorri zen; ez zen falta arabako familia askoren maitasuna.

Torreciudadera erromesaldian iritsitako azkeneko irudiak hauexek dira: Afrikako Grazi guztietako A. B., Boli Kostakoa, eta Shen-Sheneko A. B., Toronton bizi diren txinatar katoliko talde batek utzia.