Brasilean Aita Santua lagundu "Otoitz eta lanarekin"

Javier Echevarria Opus Deiko prelatuak Vatikano Irratian egindako adierazpenak

“Aita Santuak bidaiak egiten ditu, zertarako eta bere burua besteei eskaintzeko”, esan du Opus Deiko Prelatuak Vatikano Irratiari emaniko azalpenetan. Brasilera hasten du Benedikto XVI.ak bidaia hilak 9an.

“Poztasun handiz ari naiz prestatzen Benedikto XVI.ak Brasilera egingo duen pastoralgintzako bidaiarako, eta bat egiten dut, Amerikako herriak, Pedroren oinordea hartzeko duten poztasunean” baieztatu du Javier Echevarria Monsignoreak Vatikano Irratian egindako elkarrizketa batean.

Benedikto XVI.k, maiatzaren 9tik 14ra bitartean Latinoamerikara egingo duen lehen bidaia komentatuz, zera gaineratu zuen: “Ziur nago haren bake eta poztasunezko mezua, eta bere burua eskaintzeko jarraibidea bultzada handia izango direla, Amerika osoko kristauak, indarrez berrituz, sinismenaren edertasuna zabaltzeko saia daitezen”.

Prelatuak esan zuen, Aita Santuak, karitatearen testigantza eramango duela Brasilera: “Benedikto XVI.a da, dioena bizi duenaren eta bizi duena dioenaren etenik gabeko adierazlea; ez dago, harengan, irakaskuntzen eta jarduketaren arteko kontraesanik, ezta txikienik ere. Eta, Aita Santua, burutuz ari da Jainkoak, apostoluei, agindu egin ziena: agindu berria, elkarren artean maite dezagula. Benedikto XVI.ak beronen buruaz bizi du agindu hori, zerbitzari guztien, gizateri osoaren zerbitzari izanik”.

Echevarría Monsignoreak esan zuen, baita ere, Aita Santua “Elizako familia handiaren aitatzat duela bere burua, eta familia kristauak babestu nahi dituela”. Familia kristaua “oso da garrantzizkoa munduko herrialde guztien garapenerako eta gizakirako duintasuna den gizarte baterako”.

Prelatuak gonbitea egin zien Vatikano Irratiko entzuleei, Benedikto XVI.a lagun zezaten “otoitzez eta ilduraz”. Gainera, “gure lanaz ere lagun dezakegu zeren eta ­–San Josemariak hainbeste aldiz gogorarazi duenez– otoitz eta ildura bihurtu baitaiteke.