COAS-ek familien eskola berri bat sareratu berri du

www.sontushijos.org web guneak baliabide didaktikoak eskaintzen dizkie gurasoei eta irakasleei, seme-alaben heziketan laguntzeko asmoz

Web gune honen bitartez, zuen seme-alaben giza eta kristau heziketan laguntzen jarraitu nahi genuke. Izan ere, Internet komunikazio tresna eraginkorra baliatuz, zuen esku jartzen dugu 300 profesionalek osatzen duten gure irakasleriak 35 urtez pilatutako esperientzia. Prestatu dugun Aditu-Gidaliburuan – begira www.gecoas.com - ikus dezakezuenez, hezkuntza arlo askotan ondo gertutako jendea dugula esan dezakegu, lotsaz gorritu gabe.

Web gune hau egitean, nahi izan dugun irakurlegoa, COAS ikastetxeak aukeratu dituzuen 2.000 sendien gurasoak zarete. Gainera, sarean egoteak, www.sontushijos.org beste familia askotara iristeko aukera ematen digu, batez ere Espainian eta Latinoamerikan.

Gure helburua interesgarria gerta dakizuena zuen esku jartzea da. Horretarako, gaur egungo gaiak behar dute izan, gure gizartearen errealitatean bertan daudenak, eta aintzat hartzen dituztenak dauzkazuen kezkak eta egunero aurrez aurre dauzkazuen erronkak. Horregatik aukeratu ditugu web guneko zazpi sailak (familia eta hezkuntza, nerabezaroa, sexualitatea, sinismena etxean, telebista, teknologia berriak eta aisia, eta gaur egungo gaiak); atal bakoitza aditu baten ardurapean dago, baita zuek dauzkazuen zalantzak eta galderak erantzuteko ere.

Eskaintza zabalagoa da: hezkuntzan gaurkotasuna duten gaiei buruzko saioetarako materialak, gaur egungo filmei buruzko argibideak, hezkuntza-liburuei buruzko argibideak eta zenbait orri interesgarrirekiko loturak.

Hilero eguneratzeko asmoa dugu oraingoz, baina hau irailean berraztertuko dugu, lehenengo hiletako funtzionamenduaren arabera. Eskaintzen dizkizuegun aukerak erabil ditzakezue, hala nola berrien zerbitzuko harpidetza egitea edo zuen gogokoen artean gehitzea, beti eskura izateko.

Besterik gabe, bisita ezazue eta bidal iezazkiguzue zuen iradokizunak. Aldez aurretik, eskerrik asko.