Down sindromea oztopo ez denean

Leire Durangon bizi da. Bere familiaren xehetasunak zuzenean kontatzen dizkigu

Leire Zalba dut izena. Durangon jaio nintzen 1975eko abenduaren 26an eta sei ahizpen artean gazteena naiz. Nire gurasoek, Opus Deikoak biek, betidanik erakutsi digute kristau bizitza eramaten, elkarren arteko eta besteenganako maitasunaren garrantzia azpimarratuz. Ziur nago hau benetan funtzeskoa izan dela hain bat eginda egoteko heldutasunera iritsi garenean.

Nire haurtzaroa guztiz normala izan zen. OHO Durangoko Jesusen Bihotza ikastetxean egin nuen, eta hango oroimen eta adiskide on asko gordetzen ditut. Amaitzean Bilbora joan nintzen LH ikastera Arangoya Ikastetxean. Bai urteak haiek! Bost urte haietan Jainkoak nire norabidea aldatzea erabakia zuen, nik “ongi bizi, bi egun baizik ez dira eta” pentsatzen bainuen, eta, horrela izan behar du, bainan ongi biziz.

Arangoyan Opus Dei zer zen ulertu eta supernumeraria bezala kide izatea eskatu nuen. Zerk lagundu zidan? Gogo zuzendaritzak, otoitzak eta garrantzi handikoa iruditzen zaidan beste eragile batek: nire inguruko jendearen umore onak.

Urte hartan bertan Rober, orain nire senarra denarekin, ateratzen hasi nintzen. Ikusi daitekeenez, urte berezia izan zen. Arangoyan bukatzean, garbi nuen Erizaintza ikasi nahi nuela, baina ez nintzen batez besteko notara iristen eta Hezkuntza Berezia ikasi nuen Donostian. Ez nintzen oso ongi hasi, aitortu behar dut, bederatzi ikasgaietatik bat bakarra gainditu bainuen eta etsita nengoen; eskerrak une hartan nire gurasoek animatu nindutela; hauxe esan zidaten: bukatu ezazu ikasturtea eta erabaki gero. Egia esan, pozik bukatu nituen hiru ikasturteak

Karrerako azken urtean Rober eta biok ezkontzea erabaki genuen. 1999ko ekainean bukatu eta urriaren 2an ezkondu ginen. Egun zoragarria izan zen, eta, egia esan, geure burua ongi prestatzen saiatu ginen. Geure burua prestatu esan dut, biok saiatu baiginen ezkongai harremanak kristauki bizitzen; hauxe diot, zeren eta maite duzun pertsona ondoan duzunean, zorakeriaren bat egin dezakezu noizbait. Biok batera otoitz egiten saiatzen ginen eta horrek asko laguntzen ginduen; borrokatuz eta bestea errespetatuz gehiago maite izaten baituzu. Gure helburua “familia argi eta alaia” sortzea zen eta hari ekin genion.

Urte bat geroago jaio zen Ander, gero Asier izan genuen, eta pixkat geroxeago Nerea eta Uribarri. Ezin dugu kexu izan, Jainkoak lau bitxi hauen bidez bedeinkatu gaitu, lau bitxi zein ederragoa; hauxe diot bi txikienak Downen sindromea baitute, Hasieran zorigaitza zena Jainkoaren opari bihurtu zen, bere borondatea onartzen duzunean dena Jainkoaren opari bihurtzen baita. Gure familia izan genuen euskarri, eta lagunak ere bai, adore eman baitziguten eta hala jarraitzen baitute. San Josemaria Escrivak zion Jainkoak asko maite dituen familiei bidaltzen diela haur horiek. Horregatik Rober eta ni zoriontsuak sentitzen gara batuago egoten laguntzen gaituzten seme-alaba horiek ditugulako. Gainera egoera honek itxurako egoeran dauden familiei irekita egotera lagundu digute.