“Edertasuna bilatzeari esker aurkitu nuen fede katolikoa”

Etsuro Sotoo eskultore japoniarrak, Erroman, Ikasle Unibertsitarien Nazioarteko Topaketara (UNIV) bertaratutako gazteei azaldu zien, nola Jainkoa aurkitu zuen edertasunaren eta arkitekturaren bidez.

Gaudium Press agentziak informatu zuenez, artista honek, Bartzelonako Familia Santuaren ordainezko Templuaren diseinuaren eta eraikuntzaren arduradunak, Jainkoaren Serbitzari Antonio Gaudiren pentsamenduan sakondu nahi izan zuen, bere obra aurrera eramatearren.

Orduan ezagutu zuen bere lanaren egiazko zentzua eta egiazko edertasuna. “Etsuro da nire izena”; ‘gizon zoriontsu’ esan nahi du eta esanahi hau bete egin da benetan: egiazko zoriontasuna oraingoa da, fedea aurkitu dudanean”, esan zuen harro.

“Gaudiren oinatzen atzetik” izenburuko hitzaldian. Sotook bere konbertsioaren bidea agertu zien ikasleei: “Hasieran, Gaudiren hitzak eta maketak sakonki ikasten nituen, baina Gaudik ez irudikatu ezta proiektatu ere ez zuen proiektu bat egin behar nuen momentua iritsi zen”. Artista japoniarrak arkitekto espainiarraren ikuspegia ulertzen saiatzea erabaki zuen. “Gaudik begiratzen zuen lekura begiratzen saiatu nintzen”. Horretarako, Gaudi zegoen lekuan egon behar nuen, baina, non zegoen Gaudi? Gaudi fedearen munduan zegoen. Horregatik egoki iruditzen zitzaidan fede horren munduan sartzea, hobeto ezagutzeko, edota emandako lana egin ahal izateko”.

Fede katolikoa aurkitzeak, Jainkoaren Serbitzariaren pentsamendutik abiatuta, artistaren itxaropen guztiak bete zituen: “Momentu hartatik zeharo aldatu zen nire bizitza. Hitz guztiak ulertu nituen, ez erabat ongi, ordea, nik bilatzen nuen ur garbia bezala” esan zuen Sotook.

Konbertsioak ulertarazi zion ere artistaren bokazioan Antoni Gaudik ikusten zuen sakontasun espirituala. Artista japoniarrak Jainkoaren Serbitzariaren esaldi ezagun hau hausnartu zuen: “Egiaren argiaren distira da artea; Egiarik gabe ez dago arterik”. Hausnarketa horren ondorioek bere ekintza beste modu batez ikustera eraman zuten. “Hargin bat baizik ez naiz, baina artea bilatzen ari naiz”, esan zuen Sotook. “Egia bilatzea oso zaila da, ez da beti lortzen. Beraz, nire ustez, ez dago artista-lanbiderik. Artea bilatzen duena bakarrik, egiaren argiaren distira den artea, huraxe da, agian, artistarengandik hurbilen aurkitzen den pertsona”.

Jainkoaren Serbitzari eta arkitekto katalan famatua den Antonio Gaudik bere bizitzako azken hamaika urteak eman zituen Familia Santuaren ordainezko Tenplua, “Pobreen Katedrala” berak zioen bezala, eraikitzen. Xumeki eta estutasunean bizi izan zen, eskaletzat hartua izateraino heriotza erakarri zion zoritxarreko bide-istripuan.

Jainkoaren Serbitzariak egunero parte hartzen zuen Eukaristian eta etengabeko jaiera bizitza zeraman. Bere obra batzuk, horien artean Familia Santuaren absidea Gizadiaren Ondaretzat jo zituen UNESCOk