Elizbarrutiekin harremana

Agintea

Opus Deiko prelatutza, Elizaren antolakuntza pastoral eta ierarkikoaren jurisdikzioko egitura bat da. Eta elizbarrutiak, lurraldeko prelatutzak, bikariotzak, ordinariato militarrak eta abarren antzera badu berezko autonomia eta ohiko jurisdikzioa, zertarako eta Eliza osoaren zerbitzurako duen misioa egiteko. Horregatik dago, zuzen-zuzenean, Aita Santuaren menpean, Gotzainentzat Kongregazioaren bidez.

Opus Deiko prelatutza, ordinariato militarrak bezala, izaera pertsonaleko eliz-zirkunskripzio bat da, zeregin pastoral berezi bat egiteko.

Prelatuaren ahalmena hedatzen da —eta, hortaz, mugatu ere bai— haren misioari dagokionera, diozesiko apezpikuaren ahalmenarekin egokituz elizbarrutiko eliztarren ohiko arreta pastoralari dagokionez:

a) Prelatutzako kide laikoak prelatuaren ahalmen pean daude prelatutzaren misioari dagokion guztietan eta, bereziki, haren kide egiteko kontratu izaerako adierazpen formalean harturiko konpromiso bereziak —aszetikoak, hezierakoak eta apostolutzakoak— betetzeari dagokionean. Konpromiso horiek, beren izaeragatik, ez daude elizbarrutiko gotzainaren ahalmen pean. Opus Deiko kide laikoek, bizi diren diozesiko kide izaten ere dihardute eta, hortaz, diozesiko apezpikuaren ahalmen pean jarraitzen dute, gainerako bataiatuak bezala eta arazo berdinetarako.

b) Elizaren lege orokorraren eta Opus Deiko zuzenbide partikularraren xedapenen arabera, prelatutzarenak diren diakono eta apaizak klero sekularrekoak dira eta osoro daude prelatuaren ahalmenaren pean. Elizbarrutiko apaizekin anaitasuneko harremanak sustatu, kleroaren diziplina orokorra arduraz bete eta ahots aktiboa eta pasiboa eduki behar dute elizbarrutiko apaizen kontseilua eratzeko. Halaber, elizbarrutiko gotzainek, prelatuaren aurretiazko baimenaz enkargatu egin diezaieke prelatutzako apaizei eliz-mandatu edo ofizioak (parrokoak, epaileak, e.a.). Izan ere, funtzio horietan jardutean elizbarrutiko gotzainari bakarrik emango diote kontua eta beragandik jasotako jarraibideez arituko dira.

Opus Deiko Estatutuek (IV. titulua, V. kapitulua) ezarri dituzte prelatutza eta elizbarrutien arteko koordinazio egokirako harremanetarako irizpideak. Prelatutzak beti ditu eduki beharreko harremanak diozesiko agintariekin.

Elizbarrutiko gotzainek prelatutzaren jardueraren berri dute aldiro ematen zaien informazioaren bidez. Harreman horretako zenbait ezaugarri, hurrengoak dira:

a) Ez da Opus Deiren lanik hasten, ezta prelatutzako zentro baten eraikitze kanonikorik egiten elizbarrutiko gotzainaren aurretiazko baimenik gabe, nori prelatutzako agintariek Estatutuen ale bat ematen dioten.

b) Prelatutzako elizak eraiki ahal izateko edo hari elizbarrutietan jadanik dauden elizen —eta, hala badagokio, parrokien— ardura ematen zaionean, diozesiko apezpikuaren eta prelatuaren arteko hitzarmen bat egiten da; eliza horietan, elizbarrutiko xedapen orokorrak betetzen dira.

c) Prelatutzako agintariek ohiko harremanak elizbarrutietako gotzainekin; eta baita Gotzainen Batzarretan zuzendaritzako karguak dituztenekin eta haien erakundeekin ere.

Opus Deiren jarduera, prelatutzako kideen gaikuntzan laburbiltzen da, bakoitzak Elizan eta munduan duen tokian apostolutzako askotariko jarduera garatu dezan, artzainen zeregin ebanjelizatzailea lagunduz eta euren inguruan santutasunerako dei unibertsalaren ideala sustatuz.

Mundu osoan, prelatutzako kideen apostolutzak —beste sinesle katoliko askorenak bezala— bizkortze kristau bat du helburu, Jainkoaren graziaz, parrokia eta toki-elizen mesederako dena: bihotz-berritzeak, Eukaristian parte hartzea, gainerako Sakramentuen praktika, Ebanjelioaren zabalkundea sinismenetik aldenduta ere egoten ohi diren giroetan, behartsuenekin solidaritateko ekimenak, katekesi eta parrokietako beste jardueretan lankidetza e.a. Apostolutza hau, lanean eta ohiko bizitzaren errealitate arruntetan garatzen da.

Opus Deiko agintariak arduratzen dira prelatutzako kide guztien eta diozesiko artzainen arteko batasuna sustatzen, bereziki saiatuz elizbarrutietako apezpikuen eta Gotzainen Batzarraren xedapen ezagutu daitezen, zertarako eta, horretara, inguruabar pertsonal, familiako eta lanbidekoen arabera, kideetako bakoitzak egintza bihurtu dezan.