Ernestina Champourcin Opus Deiko emakumea eta 27ko Belaunaldiko ordezkari galdua

Joan den uztailean ehun urte bete ziren Ernestina Champourcin poeta gazteiztarra sortu zenetik. Mendeurren hau ospatzeko Emakumearen Institutua, Gizarte Gai eta Lan Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiari esker ekitaldi batzuek antolatu dira

Aurten, 2005.ean, Ernestina de Campourcin poetaren mendeurrena betetzen da. Hori ospatzeko omenezko ekitaldi batzuk antolatu dira Gasteizen; horien artean Ernestina de Champourcin. Emakumea eta kultura XX mendean Nazioarteko kongresua eratu da. Ignacio Aldecoa Kultur etxean ospatuko da urriaren 26 eta 27an. Hitza denboran barrena erakusketa ibiltaria ere antolatu da Kordoiaren etxean. Panelen bidez osatutako erakusketa, emakume honen bizitza ziragarria adierazten du.. Horrez gain, zenbait bitrinatan, objektu pertsonalak ikusi ahal izango dira. Datorren hilabetean Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean, ikusi ahal izango da. 26an beste ekitaldi bat antolatu da, Omenaldi-errezitaldia eta Jose Angel Ascunceren hitzaldi bat, Poesia esperientzia zirraragarri moduan. Txantxetan eta serioski, hain zuzen.

Ernestina 1905ko uztailaren 10an jaio zen Gasteizko Minen etxean. Aita kataluniarra , eta ama, uruguaitarra zuen. Beti izan zuen gogoan Gasteizen jaio izana, nahiz eta haurra izanik Madrilera alde egin eta han igaro zuen gaztaro osoa. Txikitatik gurasoek hezkuntza arretatsua eman zioten eta oso gazte zela, 21 urtez, Champourcinek bere lehenbiziko liburua kaleratu zuen: En silencio (Isilik). Juan Ramon Jimenezi kopia bat bidali zion, bera baitzen San Joan Gurutzekoarekin batera gehien miretsi zuen poeta. Nahiz eta arrakasta lortu eta 27ko Belaunaldiko tartekoa izan, orain arte baztertua izan da.

Gerra aurreko garaiak mugituak izan ziren. Ernestina, Maria Maeztu , Concha Mendez, Maria de Baeza eta beste andereek Lyceum Club sortu zuten, emakumeen elkartea, hauen eskubideak, jakintza eta beste alorrak babesteko. Liceo hartan garaiko intelektualak eta artistak elkartu ziren. Ernestinaren lagunen artean Juan Ramón Jimémez eta Cenobia zeuden, halaber, Concha Méndez, Altolaguirre, Pilar Zibiaurre eta Juan de la Encian.

1936an, Espainiako gerra zibila hasi zenean, Ernestina Manuel Azañaren idazkari zen Juan Jose Domenchinarekin ezkondu zen. Bere etxeko balkoitik, Barkillo kalean, La Pasionaria, Margarita Nelken eta beste batzuen hitzaldiak zein, baita ere Gudako Ministerio gainean botatzen hasi ziren bonbak entzun zituen. Garai hartan Juan Ramón Jimenez eta Cenobiak antolatu zuten umezurtzentzako batzordean lagundu zuen, baita Lola Anañak sortu zuen ospitalean ere. Bere senarraren kargu politikoak zirela eta Izquierda Republicanako kidea izateagatik Balentzia, Bartzelona eta Toulousen egon eta gero, azkenean Mexikora joan behar izan ziren.

Egonaldi hartan Ernestina itzultzaile profesionala izan zen, eta ondo egokitu zen. Ez zen gauza bera gertatu haren senarrarekin zein 1957an hil zen. Domenchinaren heriotzak areagotu zuen Espainiatik alde egin zuenetik erlijioak haren bizitzan hartu zuen garrantzia. Orduz geroztik bere poesian gai erlijiosoak eta espiritualak landu zituen bereziki. Bere lanetan nabari daiteke bere bakardadea baina baita Jainkoaren laguntza nola sentitzen duen ere. Fedeak une gogor horiek gainditzen lagundu zion. Mexikon Opus Dei-a ezagutu zuen eta 1952an haren kide egin zen. Mexiko hiriko Santa Veracruzeko elizako erretoreari, Don Ernesto Santillanari, Opus Deiko apaiza, hain zuzen, auzo txiroetako andreen alde laguntzen ibili zen. Bere bizitzaren azken atalean San Josemariaren adiskide mina izan zen.

1974an Madrilera joan zen. Itzulera oso gogorra suertatu zitzaion. Bigarren erbesteratzea balitz bezala hartu zuen. Idazten jarraitu zuen, eta 1989an Euskadiko Literatur Saria eskuratu zuen. 1999ko martxoaren 27an zendu zen. Gazteizen bere izena daraman olerki lehiaketa bat sortu zen eta orain bere antologiak, lan kritikoak, bere literatur lanak, etab argitaratzen ari dira.

Honako hau dugu Edith Checa idazle eta kazetariak eman zuen bere irudia «Harroa,bizia, hiperaktiboa, erlijiosoa, bere sinesmenen defendatzailea, langile nekaezina, irakurle porrokatua, kritikari entzungorra, setatia eta nortasun indartsuduna zen», 1927ko Belaunaldiko idazle galdua.