Eskerrik asko, Aita Santua, benetan Jesu Kristoren ordezko izan zarelako guretzat

Jainko Jauna, santuen artean goretsi dezala beti zure errukia!

Jainko Jauna, fededunen sari-emaile leiala, zure zerbitzari Juan Pablo gure Aita Santua

Pedroren ondorengo ezarri zenuen eta zure Elizaren artzai;

lurrean zure graziaren eta errukiaren sakramentuak zintzo banatu zituenak

pozik har ditzala zeruan beroien fruituak.

Zure asmo esan-ezinean, Juan Pablo gure Aita Santua Elizaren buru ezarri zenuen;

iguzu, zure Semeak betiko zorionean har dezala lur honetan bere ordezko egin zenuena.

Jainko Jauna, arimen artzai hilezkorra, begira otoizka daukazun herriari;

maitasunez zure Elizaren buru izan denak, bere ardurapeko artaldearekin batean, zerbitzari leialaren saria irits dezala.

Otoitz egiten dizugu gure Aita Santuarentzat:

lur honetan zure Elizarentzat batasunaren ageriko oinarri zenuena sar dadila orain zeruko hartalde doatsuaren zorionean;

lur honetan zure misterioen zerbitzari zintzo izan denak santuen artean goretsi dezala beti zure errukia;

zure herria egian leialki sendotu zuena egia horren jabe izateaz poztu dadila.