Ezaugarriak

“Opus Deiren jarduera nagusia, bere kideei eta nahi duenari munduaren erdian kristau zintzo bezala bizitzeko baliabide espiritualak eskaintzea da” esan ohi zuen fundatzaileak.

Heziera hau hartuz, bakoitzak bere aldetik egingo du apostolutza lana, bere inguruan Jesukristoren testigu izanez. “Maitasunak, zuzentasuna, solidaritatea, familia eta gizartearenganako erantzukizuna, pobretasuna, alaitasuna, garbitasuna, adiskidetasuna… bizitzea eskatzen du”. Opus Deiren apostolutzarik garrantzitsuena kide bakoitzaren lan pertsonal hori da. Lekukotasun apostolutza da eta eguneroko lanean eta pertsona bakoitzaren bizitzaren gorabeheretan laguntza zehatz eta eraginkorra eskaintzen du: apostolutza pertsonala, beraz, jarraibidearen eta hitzaren bidez.

Garrantzi berezia du Opus Deiko kideentzat gazteen alde, ikasle nahiz langile, egiten den apostolutzak. Lan horretara, zuzentzen du bakoitzak, ahal duen neurrian, bere denbora eta ahaleginen zati eder bat. Gazteei ematen zaien heziketa gogo bizitza eta giza bertuteak haztean oinarritzen da, lanean eta zerbitzuan, eta bakoitzaren nortasuna garatzea bilatzen du, “taldeko espiritu” hertsi eta baztertzailea saihestuz .

Prelatutzari eskatu zaizkio edo berak bultzatu ditu eliz erakunde batzuk, hala nola Gurutze Santuaren Unibertsitate Pontifikala Erroman. Baina horiek alde batera utzita, Opus Deiko kide eta laguntzaileek –beste pertsona askorekin batera, katolikoak izan edo ez–, hezkuntza, asistentzi eta kultura lanak aurrera eramaten dituzte, zerbitzua eta heziera helburutzat dituztenak: ikastetxeak, ospitaleak, unibertsitateak, lanbide heziketako zentroak, etab. Opus Deiko kideek, beren nazio edo beren inguruko beharrei erantzuten dien ekitaldiak sortzen dituzte, eta gero erantzukizun beteaz mantentzen, baita ekonomiaren aldetik ere.

Prelatutza, gizarte intereseko ekimen horietan kristau espiritua suspertzen jarduten da, betiere kontzientzien askatasuna errespetatuz eta arraza, erlijio edo biziera mailari dagokionez diskriminaziorik egin gabe. Prelatutza, beraz, ez da irabazi asmoko ekitaldiez, enpresa komertzialez edo politikoez, etab. arduratzen.

Opus Dei Prelatutzak mota desberdinetako akordioak ezar ditzake:

a) Lan korporatiboetan, Opus Deik zentroan egiten diren ekitaldien kristau orientazioa bermatzen du.

b) Beste kasutan, Opus Deik, neurri batean edo bestean, laguntza espirituala eskaintzen du, baina prelatutzak, ofizialki, ez du ekimen horietan egiten den hezkuntza lanaren bermea bere gain hartzen. Laguntza espiritual honek forma desberdinak izan ditzake: apaiz laguntza, erlijio eskolen ardura, etab.

Honen ondorioz, prelatutzarekin egiten diren akordioak ez dute batere aldatzen erakundearen izaera zibila, hots, gestioa eta zuzendaritzaren erantzukizuna sustatzaileei dagokie beti, pertsonak nahiz entitate zibilak direla, eta ez Opus Dei Prelatutzari.