Fatimako Ama Birjina erromesak Ayalde ikastetxea bisitatu zuen

Begoñatik hasi zen prozesioarekin bat egin zuten Bilboko beste kofradiek.

Fatimako Ama Birjina Erromesaren irudia 1960an egon zen Bilbon lehendabiziko aldiz eta orain Bizkaira itzuli da, Ayaldeko ikastetxera bisitatzera. Han egon zen pasa den irailaren 29tik urriaren 1era, errosario hilabeteko lehenengo eguna arte hain zuzen ere.

Iritsi zenetik, gurtzeko moduan egon zen eta handik pasatu ziren ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, langileak eta ikastetxeko hainbat familia. Goizaldean ikastetxe osoaren aldetik ongi etorria egon zen, gurasoak barne, Meza Santua ospatu zen gero. Ondoren, Aldreko Sakramentua ikusgai zegoela, ikastetxeko kurtsoak pasatu ziren Ama Birjina bisitatzera edota errosario santua otoitz egitera.

Arratsaldean Espainiako Munduko Zabalkundeko nagusia den Carlos Lumbreras jaunak familiei hitzaldi bat eman zien. Iluntzean ere zuzi prozesioa eratu zen eta ikasle ohientzat deialdi bat antolatu zen Ama Birjinarekin otoitz egiteko eta kristau bizitzako lekukotasuna partitzeko.

Urriaren 30eko arratsaldean, ikastetxeko jarraigo batek Ama Birjina lagundu zuen Begoñako Basilikaraino non Bilboko Apezpikuak, Ricardo Blazquez jaunak, ospatu zuen Meza Nagusia. Begoñako Kofradiak prozesioa antolatu zuen eta hara elkartu ziren Bilboko kofradiak eta Erlijio Instituzioak.

Ekitaldiak ohorezko aurresku batekin Begoñako Gogo Jardunen Etxearen ondoan, gero segizioa hasi eta txistularien soinuaz lagunduta sartu ziren Basilikan. Amaieran, irudia babestu zuten Mallotako Gurutz Santuko parrokiara heldu arte, zuzi prozesioa ere egitaratu zen Etxeberria parkearen eta “Polvorín”izeneko bidearen zehar. Arin, arin eraman zuten 50 kg pisuko irudia. Parrokia honetan gau egin zuen fededunek lagunduta. Biharamunean, Ayaldera bueltatu zen ikastetxeko lagunei eta gure herriari agur egiteko.

1967an Pablo VI Aita Santuak Fatimako Ama Birjina erromesa bedeinkatu zuen. Imajina hau bidaiatzen da etengabe munduan zehar. Tailu honen helburua Ebanjelizazio berriaren zabalkunde lanean diharduten Apezpiku eta erretoreekin lan egitea da, Juan Pablo II.ren etengabeko deialdiei jarraituz, bereziki; erabiltzen da baita ere, katolikoek parrokietako eliz bizitzan parte har dezaten.

Eli Bengoetxea

Ayaldeko zuzendari ordea