Gaztelueta Fundazioaren Hezkuntza Eleaniztuneko Nazioarteko VII. Jardunaldietan.

200etik gora aditu ari dira parte hartzen. Bilketan Euskadi eta Europako zenbait herritako ehunka adituk parte hartu du

Gaztelueta Fundazioak, Opus Deiko obra korporatiboa den Gaztelueta Ikastetxearekin lotua denak, ehunako aditu bildu ditu urtarrilaren 29 eta 30ean egin diren Hezkuntza Eleaniztuneko Nazioarteko VII. Jardunaldietan. Topaketa, Euskalduna Jauregian egin da, bere xedea izanik, hizkuntzaren arloan, euskal curriculum berriak dituen erronketan sakontzea. Horretarako, Bilbon bildu dira Europa mailako ekimen nagusienen bultzatzaileak eta, horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Euskadiko Ikastolen Federazioko arduradunak eta hezkuntzako euskal zentro askotako irakasleak.

Ardatza “Gaitasun eleaniztunaren erronka curriculum berrian” dela, jardunaldiek euskal hezkuntzaren egoera aztertu eta Europako beste herri batzuetako egoerarekin konparatu dute; aldi berean, irakaskuntzan beste hizkuntza batzuk integratzeko era berriak aztertu egin dira. Horrez gain eztabaidatu egin da, hizkuntzak ikastea izanik helburua, edukiak integratzeko ereduaz. Bilketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin burutzen da; halaber, babesleen artean daude Fundación “La Caixa” eta Santillana argitaletxea.

Txostengileen artean gailendu egin dira nazioarte mailako adituak, berbarako finlandiar Unibertsitateko Tuula Asikainen eta David Marsh , Eskoziako Aberdeengo Unibertsitateko Do Coyle, Ekialdeko Europatik etorritako Keith Nelly eta Frantziatik Djamel Ould, pedagogian espezializatua. Halaber, guretzat hurbilagokoak diren beste aditu batzuk ere izan dute parte, Mondragon Unibertsitateko Pilar Sagasti eta Euskal Herriko Unibertsitateko Jasone Cenoz irakaslea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hainbat aholkulari eta teknikari, Bartzelonako Escola Vila Olimpica-ko Teresa Serra eta Gaztelueta Ikastetxeko irakasle batzuek.

Gaztelueta Fundazioak, jardunaldi hauekin, eguneratu egiten du bere konpromisoa, alegia, jarduteko eremu duen Euskadiko hezkuntza-kalitatea hobetzearekin duena. Fundazioa, Leioako Gaztelueta Ikastetxearena da eta, jardunaldi hauekin, zazpi izango dira hezkuntzari lotuta dauden gaien arloan antolatu dituenak. Gaztelueta Ikastetxea aurrelaria izan da, Euskadin, hirueledun hezkuntza eredua garatzean, eta xede horrekin dihardu lanean.

David Marsh, Berria agunkarian Tuula Asikainen, EL CORREO egunkarian David Marsh, Deia egunkarian