IDOM fundazioak Rafael Escolaren biografia argitaratu du

Liburuak, bere ibilbide profesionala gogoratuz gain, Rafael Termes eta Opus Dei nola ezagutu zituen azaltzen du

Rafael Escolá

Hona Opus Deiko kideen arteko lehenetariko bat, beraren enpresak, lanean eta pertsona gisa izan zuen ibilbidearengatik, maitasunez gogoratu eta ohoratua. Rafael Escola Bartzelonan jaio zen 1919an. Industriako Ingeniaritza ikasi zuen (1940-1945) bere hirian bertan. Madrilera joan zen 1945ean, non “Edificios y Obras” enpresaren gerentzian jardun zuen 1957ra arte, urte horretan, Bilbon, IDOM ingeniaritzako enpresari hasiera eman baitzion. Baita, “Asociación Española de Consultores de Ingeniería” elkartearen sortzailea eta lehen lehendakaria, eta Bilbo eta Donostiako Ingeniarien Goi-Eskolen irakaslea ere izan zen.

1995ean hil zen, oinorde gisa adiskide ugari eta enpresa bat utzirik, non gaur egun, 1.400 pertsonatik gora lan egiten duten.

Rafael Escola Fundazioak, -IDOM-ek sortua-, enpresaren sortzailearen helburu eta jarduerekin jarraitu nahi du, lan profesionalaren dimentsio tekniko eta etikoan. Fundazioak (www.rafaelescola-fund.org), Ingeniaritza, Arkitektura, Aholkularitza eta Ingurumeneko arloetan sustatzen dituen jarduerak finantzatu egiten ditu.

Nafarroako Unibertsitateko Tecnun (www.tecnun.es), Escola Fundazioarekin batera Rafael Escola Katedraren bultzagileak dira, nora, aurten, Charles Handy -London Business School-aren sortzailea- gonbidatu dutela Maisu-Eskola eman dezan.

Rafael Termes eta Opus Dei ezagutu zituen 1940an

Biografía profesional eta pertsonala, Fundazioak oraintsu aurkeztu duen “Rafael Escola, ingeniero” liburuan daude irakurgai. Gure pertsonaiaren ibilbide pertsonala ulertzeko izan ditzakeen interesarengatik, jarraian, Opus Deirako bokazioa deskribatzen duten lerrokada batzuk (36-39 orr.) idazten ditugu:

Ingeniaritzako Eskolan, Escola eta Rafael Termes ikasmahaiko lagunak izanik, adiskide minak egin ziren. Eta Termesek, 1928an sorturiko Opus Deiko kide zenak, berak hautaturiko kristau bizitzaren bideaz hitz egin zion Escola-ri.

1940ko maiatza hileko igandeen arteko batean, zera esan zidan: zurekin hitz egin nahiko nuke oso gai interesgarri batez. Elkarrekin atera ginen eta azaldu egin zidan lana, Opus Deiren arabera, santutu egiteko modua (...) Haren hitzek, sekula amestu egin gabeko ikuspegiak ireki zizkidaten.

Liburuaren azala

Rafaeli bai gustatu zitzaizkiola Termesek adierazitako ideiak baina, hasiera batean, “teoria orokor” modura kontsideratu zituen, lan ondo eginak duen garrantziaz zuen iritzia berretsi egiten zutenak. Garai hartan, gainera, emaztegaia zuen eta ezkontzeko asmoa. Hil batzuk barru, Termes-ek argitu zion, helburu haiek, Jainkoaganako eskaintza pertsonal modura eta lanbidea aldatu gabe bizi zitzakeela. Irailaren 3an, Rafaelek Opus Deiko kide egitea erabaki zuen. Eta hori izango zen, ordutik aurrera, bere familia, batetik, eta profesional eta kristau ona izateko laguntza lortuko zuen lekua, bestetik. “Dena oso arin, ia une batez, gertatu zen -gogoratu du Termesek-. Erabakitzeko arintasun hori, haren izaerako ezaugarria zen. Oso zen abila eta, zerbait ikusi ahala, hara jotzen zuen”. Rafael Escola ez zen inoiz damutu harturiko erabakiaz; hori zela-eta 1994an, hil baino urte bete lehenago, zera idazteko aukera izan zuen:

Zoriontasuneko ia 50 urte daramazkit Opus Dein eta argi dut horixe dela Jainkoak niretzat gordeta zuen bidea.

Hala ere, 1940an, familiak arduraz jaso zuen berria, batez ere amak, kexaturik baitzegoen Bartzelonan, unibertsitario gazteak erakartzen zituen talde batez zabalduriko zurrumurruengatik. Asko sufritu zuen Rafaelek horregatik:

Ba al dakizu zer den -ziotsan adiskide bati urte haietan- etxean nire ama eta anai-arrebak galbiderako doan hereje bat bezala ni begiratzea? Beti daude nire zain, denetan: susmagarria deritzote nik egindako guztia.

Rafael Termes

Une haietan Manolo zen, bere anaiagan nolabaiteko konfiantza kontserbatu eta “Rafa ezin da leku txar batean sartu” argudiatuz, besteen aurrean defendatu zuen bakarra. Zalantzak argitzeko, Manuela Andrea, Bartzelonako Gotzainarekin eta bertako jesulagunen Errektorea, Guim Aitarekin ere elkarrizketatu zen. Eta, haiengandiko azalpenei esker, lasaitu egin zen.

Nire anai-arrebak saiatu ziren, saiatu, “neure itsukeria” deitzen zutena burutik kendu nezan. Oso urte txarrak izan ziren guztiontzat baina, poliki-poliki, egia argitu zen.

Unibertsitateko lehen urteetan, gurasoekin batera bizi izan zen Rafael Muntaner kalea, 440an, Bartzelonako goi-aldean. Opus Deik Muntaner kalean bertan zuen etxera lekualdatu zenean, María Teresa eta Mercedes geratu ziren gurasoekin batera bizi izaten. Rafael Madrilen bizi zela, 1952an, Luis eta Manuela bere gurasoak zahartzaroz hil ziren, egun apur batzutako aldiaz. Luisek 79 urte zituen, Manuelak, 77. Mercedesek, testamentuko hitzak gogorarazten ditu, seme-alaba eta bilobentzat altxor modura geratu direnak: “(...) Guztiok maite zaituztet berdin, nire eskerrona guztioi didazuen maitasun eta begiruneagatik... eta, guztioi ere, barkamena eskatzen dizuet, inoiz zorreko jarraibide egokia eman ez edo kalteren bat sorrarazi badizuet”.

Gurasoen heriotzarekin batera amaitu egin zen Rafael Escola-ren aldi bat. Denboraldi hartan zehar, Rafaelek, beragan jatorrizko zenbait kualitate handiarazi zituen -baikortasuna, sorgarritasuna, arreta, laztasuna eta iraunkortasuna- familiako giroa eta Gerratearen froga izanik lagungarri. Hurrengo urteetan lan profesionala izango zen kualitate horiek guztiz bereganatzeko bitartekoa, zenbateraino eta nortasunaren funtsezko ezaugarriak bihurtu egiteraino.