Ikasketak eta lana bateragarri egin Oria Egoitzan

Lanak sukaldaritza, gozogintza, garbiketa eta arropa garbitze alorretan egiten dira

“Oria” Ikasketa eta Lan Zentro bat da: ikasleen egoitza bat, non ikasketak bateragarri egiten diren bi ordu lan ordainduekin eguneko eta astebururen batekin hilean. Horrela ostatua ordaintzen dute eta beren gastuentzat ere gelditzen zaie. Lanak sukaldaritza, gozogintza, garbiketa eta arropa garbitze alorretan banatzen dira. Oriara nazio osoko neska gazteak datoz.

Bakoitzak nahi duena ikasten du: batxilergoa, LH, unibertsitatean… bere zaletasunen arabera. Sartzeko gutxieneko adina 16 urte dira.

Pasta, patata, eltzekariei… puntua bilatzen ikasten dute

Egoitzan egiten diren lanetan, era egokienean egiten erakusten dieten monitoreak dituzte. Gero ere, bizitzan zehar lan horiek laguntza handikoak izango zaizkie. “Hemen lan egiten duten ikasleei sukaldaritzako teknika desberdinak erakusten diet. Kurtsoan zehar pasta, patata, haragi, arrain, eltzekariei… puntua bilatzen ikasten dute. Sartzerakoan ez dute ezagutza berezirik behar; hemen dena hasieratik erakusten diegu eta denborarekin erraztasuna lortzen dute” dio Esther Patrociniok, sukaldaritzako monitoreak.

“Zeure burua antolatzen erakusten dizute”

Leire Ovallek, Oria egoitzako ikasle batek dioenez “zeure burua antolatzen erakusten dizute, eta lan egin behar bada ere, badakizu bi ordu horiek hartuak daudela, eta gelditzen zaizun denboran ikas dezakezu”.

Adriana Sobejanok, ISSAko 2. urteko ikasleak, egoitza hau aukeratu zuen lana eta ikasketak bateragarri egiteak bere gurasoek egoitza ordaindu behar ez izateko aukera ematen ziolako. Adrianak dioenez, hemen denbora ondo erabiltzen eta lana eta ikasketak bateragarri egiten ikasi du.

“Officean lan egiten dut. Gozogintza, gosariak, meriendak eta aperitiboak prestatzen ditugu. Gauean denon artean, ontziak jasotzen ditugu. Katea eginez, hiru ordu laurdenetan bukatzen dugu” Adrianak dio.