Inma Shara: “Haranbee-ren baloreak dira gizarte hobeago bat egiteko behar direnak”.

Orkestra-zuzendari euskaldun gaztea, Inma Shara, A Team for the World, Afrika kontzertuaren batuta dotorea izan da, Harambee-ren proiektuentzat fondoak biltzeko balio izan duen ongintzazko gertakaria eta haren 10. urteurrena ospatzeko.

Otsailaren 2an, larunbatez, Inma Sharak berriro bereganatu zuen publikoa. Txaloaldi beroa Madrileko Auditorium Nazionaleko Ganbera Aretoan. Espainiako ikuspegi musikalari iraultza ekarri dion orkestra zuzendaria, pertsona bikain bat da batez ere.

Dotoretasunez beteriko soineko beltzarekin jantzita, bere jakinduriaz, irmotasunez eta mundu osoak aitortzen dion talentu artistikoaz, Inma Sharak A Team of World, Afrika kontzertua zuzendu zuen, Harambee-k Afrikan sustatzen dituen elkartasun proiektuen alde. Atlético de Madrid-en babesarekin eta La Caixa eta Errioxako Unibertsitatearen laguntzarekin, batuta gazteak eta Camerata Pro Artek, urrezko musikaz topa egin zioten Afrikaren etorkizunari eta Harambee-ren 10 urteei.

Jende asko mintzo da Afrikaz, baina Inma Shara Afrikagatik konprometitzen da

Niretzat musika askatasun profesionala da, eta Afrika, askatasun pertsonala. Hau, benetan, horrela da eta nik urtero hara joateko beharra sentitzen dut. Afrika bizitzeko poza da, miseria izan arren. Sinestezineko Itxaropen espiritu baten eredua da. Guztion konpromisoa behar du Afrikak, kontinente hartan baliabide ekonomikoak ez ezik, kulturalak eta osasunezkoak ere falta baitira. Laguntzeko egin ahal dugun guztia ez da aski.

Zer behar dute afrikarrek, musika on baten bidez lortu daitekeena?

Ez dezagun ahaztu musikaren hastapenak Afrikan daudela ere. Komunikazio, adierazpen eta itxaropen forma bat da…. Musikaren bidez dena konpondu daiteke, solidaritatearen eta konpromisoaren artean lotura afektiboak ezartzen baititu. Niretzat, musika, mintzairen artean, unibertsalena da, bere bidez espiritua elikatu eta gogoa esnatzen baitu. Musika arrazoizko zatiaren gainean dagoen geruza batean dago. Adimenak gidatzen gaitu eta sentimenduak mugiarazten gaituzte, eta hantxe kokatzen da musika. Gizartea mugiarazi behar dugu, hainbeste laguntza behar duten beste gizarteen alde; eta ez egoeraren araberako laguntza bakarrik, gizakien berotasuna sentitu behar dute.

Talentuzko emakume bat eszenatokian, hain zuzen, eszenatokian, ez dauden talentuzko emakumeei laguntzeko. Ze etorkizun du emakume afrikarrak?

Funtsezko garrantzia dute. Gure eginkizuna da beraiei tresna egokiak helaraztea, ekimen eta erantzukizunez jardun daitezen beren inguruan. Beren nortasuna sinets dezaten erakutsi. Gure eginkizuna ez da diru-laguntza eskaintzea bakarrik, baizik eta beren proiektuekin bat egiteko konpromiso tinkoa hartzea, beren kultura eta nortasuna errespetatuz. Baliabideak emanez Afrikako emakumeak eta gizonak beren ingurunearen jabe izan daitezen: hori da laguntzeko modurik hoberena.

Tresnak eman, beren aurrerapenaren jabe eurak izan daitezen. Hori al da Harambee-ren konplize bihurtzen zaituena?

Noski. Ikusten dut Harambee-k jartzen duen garbitasuna, gardentasuna eta ilusioa, Afrikaren alde hartu duen konpromisoarekin, eta horrek irabazi nau.

Harambee orain 10 urte jaio zen San Josemaría Escrivá de Balaguer-en kanonizazioa zela eta. Ezagutzen al duzu bere mezua? Opus Dei: ongi egindako lana, gizartearen etorkizunarekin konprometitzen den jendea…

…sakrifiziorako gaitasuna, erantzukizuna… Balore horiek guztiak dira Harambee-kin bat egiten nautenak. Gardentasunez eta eskuzabaltasunez egindako lana, zirkulazioko kode etiko miresgarria… Nik hezkuntza hori bera jaso dut eta benetan uste dut horiek direla gizarte hobeago bat eratzeko behar diren baloreak. Gainera, pertsona bezala, norbera saritua sentitzen da.

Posible izango al da, denak batera lan egiten duten orkestra modukoa izatea Afrika?

Hori lortu behar dugu. Denok orkestra bat osatu behar dugu: Afrikak, Europak, Amerikak… Sinfonia guztiz ongi orekatua izateko lan egin behar dugu: lanik ederrena. Horrela izan behar da. Gizaki guztien konpromisoa. GKE-k eta Fundazioek lan miresgarria egiten dute, baina estatu batzuetan aurkitzen duzun miseriak konpromiso politiko bat eskatzen du. Denok jarri behar dugu gure ahotsa eta gure presentzia politikoen sentsibilitatea ernarazteko.

Kontzertu honekin modu berezi batez batu dira solidaritatea, musika, artea eta kirola…

Asko eskertzen diot Atlético de Madrid Fundazioari kulturaren alde duen sentiberatasunagatik eta, kasu honetan, musikaren alde. Ezinezkoa izango litzateke proiektu hau Fundazio hori gabe. Musika eta kirolaren bidez, ekipoan egiten den bi lan hauen bidez, gauza handiak egin daitezke. Izugarri ona da, Atletico de Madrid-ek hain sakonki konprometitzeko duen sentiberatasuna, solidaritatea sustrai bezala duen proiektu kultural batean.