Irailak 27: Alvaro del Portillore dohatsu

Angelo Amato Kardinala buru zen zeremonia jendetsu batean izan da.

Aita Santu Frantziskoren mezuak ireki zuen zeremonia

Fernando Ocariz Opus Deiko Bikario Orokorrak Frantzisko Aita Santuak bidalitako mezua irakurriz hasi zen zeremonia. Aita Santuak azpimarratu zuen "Alvaro del Portillo dohatsuak erakusten digula xalotasuna eta eguneroko bizitza santutasunerako bide ziur direla" eta "nazio askotan ibili zela ebanjelizazio proiektuak sustatzen eragozpenei begiratu gabe, Jainkoaren eta senideen aldeko maitasunak bultzatuta. Jainkoagan ongi sartuta dagoena gizakiengandik oso hurbil egoten daki" gogoratu zuen (Mezu osoa).

Amato Kardinalak 12.24tanDohatsu aitortze formula ospetsua esan ondoren, dohatsu berriaren irudia desestali zen. Haren jaia maiatzaren 12an ospatuko da Aulki Santuak erabakikoduen elizbarrutietan.

Beste momentu garrantzitsu bat izan zen Alvaro del Portilloren erlikiak aldarera eraman zirenean. Ureta Wilson familiak eraman zituen. Jose Ignacio, haien semea, mirariz sendatua izan zen dohatsu berriaren bitartekotzaz.

Aita Santu Frantziskoren mezuak ireki zuen zeremonia

Laurogei nazio baino gehiagoko fededunen parte hartzeak garbi utzi du dohatsu berriaren unibertsaltasuna. Zeremonian mundu guztiko 17 kardinalek eta 170 gotzainek parte hartu dute.

Lehenengoilaretan nolabaiteko gaitasun eza zuten 200 pertsona baino gehiago zeuden, baita dohatsu berriak sustatutako gizarte-ekimen ugarien ordezkariak, Afrikakoak eta Latinoamerikakoak bereziki. Familiako zenbait pertsona eta Espainiako eta beste nazioetako agintari zibil batzuk ere han bildu ziren.