Jaizkibel

Ikastetxe Nagusi berria

Azken berriak

Urriaren 5ean Jaizkibel Ikastetxe Nagusiaren hasiera-emate ofiziala ospatu zen. Ikastetxea garai bateko Aldama Jauregian kokatzen da.

Hasierako aurreskuak ongi etorria eman zien bertan zeuden agintariei, Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarraren Lehendakaria; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Imanol Agote Alberro, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria; Alfonso Sánchez-Tabernero, Nafarroako Unibertsitateko errektorea; Tomás Gómez Acebo, Nafarroako Unibersitateko Ikasleen errektoreordea; eta Mª Jesús Álvarez Jaizkibel Ikastetxe Nagusiko zuzendaria.

Ikastetxeko zuzendariak Jaizkibel urte honetan hain zuzen, Donostia 2016ean, sortzen dela azpimarratu zuen, hiriko kultura hizketaldira batzeko nahian, topaketa, irekitze, elkarrizketa moduan. Eneko Goia alkateak Ikastetxe Nagusiaren sortzea dela eta, bere poza adierazi zuen, hiriak mundura irekitzeko eta ezaguera hiri bat izateko duen gogoari laguntzen baitio.


Nafarroako Unibertsitateko errektorea, Alfonso Sánchez-Tabernero, lehenengo promozioari zuzendu zitzaion, aitzindari deituz, eta hiriaren taupada berak sentitzea bultzatuz, bere ‘anaia nagusia’ den Aiete Ikastetxe Nagusiak egiten duen bezala.

Amaieran, Jaizkibeleko dekanoak, Victoria Fons-ek, esan zuen, ikasleek bisita gidatuak prestatuak zituztela eraikina erakusteko, gaztelaniaz nahiz euskaraz, alde historikoa eta baita eraikin berria ezagutarazteko.

Gero koktel bat eskaini zen terrazan Donostiako badiari begira, Musikeneko ikasleek jazz musikarekin laguntzen zuten bitartean.

Datorren 15ean Jaizkibelek bere ateak irekiko ditu, Aldama Jauregia, orain Jaizkibel Ikastetxe Nagusiaren egoitza, ezagutu nahi duten donostiar guztiei.