Jesusen Bihotzarekiko debozioa, gorakada

Bilboko Bihotz Sakratuak berriro distiratzen du, aldamioa kendu eta gero, eta Gau-gurtzaren mendeurrena Donostian ospatu da

El Correo/ Diario Vasco

Bihotz Sakratuaren irudiak ekainean berreskuratu zuen bere jatorrizko itxura, zaharberritze xehe baten ondoren. Udal teknikariek brontze-egiturako hondamendiak antzeman zirenetik irudia inguratzen zuten aldamioak desarmatu zituzten. Gainerako harrizko monumentuan mantentzen diren tutu eta olanak kentzean, urre kolorezko irudi distiratsua geratu da agerian, 1927an inauguratua izan zena bezalakoa.

Aurreko mendean izandako kutsadura eta mantentze marketsek herdoiltze handiak sortarazi zituzten irudian eta desarmatu beharra izan zen bermetasunez konpondua izan zedin. Jaitsiera delikatua azaroan gertatu zen. Orduzkero, Obra eta Zerbitzu zinegotzia eta ‘Bilbao Arte’ udal-elkarteak zaharberrikuntza zientifikotsua egin dute. Lan hau Madrilgo tailer batean burutua da azkeneko hilabeteotan.

Nahiz eta teknikariek irudiaren berrikuntza bukatutzat eman, oraindik badute lanik harrizko zutabea ere markestua baitago. Uztaila hasieran Bilbon ospatuko den auto lasterketa baino lehen bukatu ezin zutenez, Udaletxeak obeliskoa estaltzen duen aldamiaia garbitu eta edertu zuen. Bihotz Sakratuaren zaharberritze osoaren kostua milioi bat euro ingurukoa da, udal-aurreikuspenen arabera.

Obraren faseak

2004.eko Irailan: jakitunak aldamiora igotzen dira monumentua garbitzeko asmoz eta hondamendi handiak aurkitzen dituzte.

Azaroaren 20an: garabi batek zatika desarmatzen du eskulturaren gehientsua.

2005.eko martxoaren 11n. Azkeneko bi zatiak kentzen dira eta irudia Arganda del Rey-ko tailer batera lekualdatzen da, zaharberritua izan dadin.

Ekainaren 4an: garabi batek irudia bere euskarri gainera altxatzen du bi bloketan.

Gau-gurtzaren mendeurrena Donostian ospatzeko ekitaldiak

Aldi berean, ekainaren 21ean ehun urte bete ziren Gau-gurtza Donostian hasi zela lanean. Hori zela eta, gurtze elkarteak hitzaldi eta beste ekitaldi antolatu zituen. Hiru egunez, Etxenagusia (Bilbao), Ureña (Zaragoza) eta Fernández (Tarazona) gotzainek parte hartu zuten gurtze eukaristikoetan. Larunbatean, Urguleko Jesusen Bihotzaren kaperan, Jesusen eta Mariaren bihotzei zuzendutako kontsagrazioa berritu zen; segidan, Koruko Amaren basilikaraino prozesioa, Arrosario Santua errezatzen, non bijilia eukaristiko nagusia izan zen, Juan Maria Uriarte, Donostiako gotzaina, burua izanez.

Azkenik, uztailaren lehenengo egunetan beste adorazio ospakizunak antolatu ziren, Santa Margarita Maria de Alacoque-ren erlikien bisita zela eta. Adorazio beila eukaristikoa, Donostiako Jesusen Bihotzaren elizan, eta beste beila eukaristikoa, hau bakearen alde, ospatu zen Urrategin (Azkoitia), Urrategiko Amaren egunaren bezperan.