Jose Gabriel Zaragueta joan zaigu

Donostitik agur egun handia arte.

Badaude handietako bat galdu dugula uste duten batzuek, baina, egia esan, inoiz baino gehiago presente daukagu gugan.

D. Jose Gabriel Zaragueta Irunen jaio zen 1930ean eta beti Irungo seme sentitu zen. Unibertsitateko ikasle zela, bere bizia Jainkoari Opus Dein eskaintzea erabaki zuen, Sortzez Garbiaren jaiaren bezperan. Kolpez gertatu zitzaion hau (ezagutu berria zuen Egintza), eta bizi osoa iraun eta hazi zitzaion maitasun hori. Karrera bukatutakoan, prestatu ondoren, 1957ko abuztuaren 4an apaiztu zen.

Berrogeita hamar urte baino gehiago eman zituen besteak alaitasunez zerbitzatzen, bere pastoral lana betez Espainiako zenbait hiritan: Madril, Iruñea, Gasteiz, Burgos, Donostia, Vigo, Sevilla, Cádiz, Jerez, Kordoba…, eta azkenean, berriro Donostia.

Asko eta asko izan ziren haren apaiz-grinaren lekuko, nola guztiez arduratzen zen maitasunez eta umore onez, zenbat ordu bota zituen aitortzen, ahal izan zuen bitartean, Artzai Onaren Katedralean. Aiete Ikastetxe Nagusian giza maila altua mantentzea zen bere ardura, exijentzia giro atsegin eta umore onarekin bateratuz. Aieteko guztiek jasotzen zuten formazioa aintzat har zezatela zen bere kezka. Egintzak haien esku uzten zituen ahalegin material eta espiritualek, Aieteko ikasleak gizartearen kristau eragingarri izan zitezen balio zezaten. Aieteko ikasle ohien artean gai hau aipatzen da behin eta berriz: D. Jose Gabrielek aholku bikain eta egokia izaten zuen beti.

D. Jose Gabrielen predikuak pentsatzera, barre egitera, desiratzera, aldatzera bultzatzen zuen. Zoriontsu bizi zen Kristo izanez, bere burua eskainiz Kristo bezala Eukaristian eta Aitortzako Sakramentuan. Asko maite izan zuen Ama Birjina. Gauza xumeez gozatu zuen. Eta xumetasun horrekin berarekin hartu zuen bidea Zerurantz bere gaixotasunean. Han, Aingeruei txiste on bat kontatzen dien bitartean Jainkoaren ondoan kokatzeko gauza izango da, hari gutaz hitz egiteko.