Laguntzaileak

Opus Deiren laguntzaileak, hezkuntza eta asistentzi ekintzak, baita sustapen kultural eta sozialekoak ere aurrera eramaten laguntzen duten gizon eta emakumeak dira. Prelatutzako kideekin batera dihardute, Prelatutzaren kide izan gabe.

Laguntzaileek ekimen horietan parte har dezakete batez ere otoitzaren bitartez, eta beren lanaren edo diru laguntzaren bidez ere bai. Elizak ondasun espiritualak ematen die Opus Deiri laguntzen diotenei: urteko data jakin batzuetan induljentzia batzuk lor ditzakete, Elizak ezarritako baldintzak beteta, eta laguntzaile direnez dituzten obligazioak, debozioz, berritzen badituzte. Prelatutzak eskaintzen die, gainera, kide guztien otoitzaren gogozko laguntza eta, nahi izanez gero, heziera bideetan parte hartzeko aukera: erretiro egunak, zirkuluak etab.

Laguntzaile izateko ez da bokazio berezirik behar. Gehienetan, laguntzaileak Opus Deiko kideen ahaide, adiskide, lagun edo auzokoengandik datoz; sortzen dira ere San Josemariari jaiera diotenen edo prelatutzaren apostolutza lanetan parte hartzen dutenengan; eta Opus Deiko kideek sortzen dituzten egintza apostolikoen bitartez egiten den sustapen sozialean interesa dutenen artean ere. Nazio bakoitzeko Prelatutzako bikarioak laguntzaile izendatzen du norbait Opus Deiko kide baten proposamena onartuz.

Opus Deiko laguntzaileen artean, katolikoak ez direnak ez ezik, kristauak ez direnak ere badaude: lutertarrak, juduak, musulmanak, budistak etab. Fedegabeko gizon eta emakumeak ere bai, edo erlijiorik ez dutenak. (berria) Gizartearen alde Opus Deiko kideek, beste hiritar batzuekin batera, sustatzen eta aurrera eramaten dituzten hainbat ekimenetan –denontzat irekiak– parte hartzeak elkartzen ditu.

Opus Deiren heziera bideak hartzen dituzten laguntzaileek beren gogo bizitzan sakontzeko laguntza aurkitzen dute, eta beren kristau sinesmenari dagokion lekukotasuna –pertsonala, ez taldekoa– emateko. Heziera honek otoitzera, sakramentuetara, Ama Birjinarenganako jaierara bultzatzen die. Prelatutzak eskaintzen duen espirituaren ezaugarri berezia Aita Santua eta Gotzainak egitez maitatzea da.

Pertsona askok ikasten dute Opus Deiren espirituaren bitartez lan arrunta, familia eta gizartearen aldeko eginbeharrak santutzen.

Erlijioso elkarteak ere Opus Deiren laguntzaile izendatuak izan daitezke. Elkarte hauek –gaur egun zenbait ehuneko– prelatutzaren apostolutza lanei laguntzen diete beren eguneroko otoitzaren bitartez.