Lan egin familia deskuidatu gabe

Duela gutxi Opus Deiko prelatuak Kongon dagoen Monkole ospitalea bisitatu zuen. Kinshasa inguruan kokatzen den Zentroa da. Han langile batek galdetu zion nola bateratu daitekeen lana familiarekin

-Aita, nire izena Matondo da,

baina denek Mama zii deitzen naute.

Opus Deiren laguntzaile naiz, administrazioan lan egiten dut

eta benetan pozik nago nire lanean, pozik eta harro.

Opus Deiko zentroetan hartzen dudan heziketan

familiari buruz asko hitz egiten digute.

Ospitaleko administrazioan famili giroa

eta zerbitzu espiritua bizitzen saiatzen gara.

Eta oso gustukoa dut hori.

Badakit hori Opus Deiren espirituaren ondorio dela,

eta eskerrak eman nahi dizkiogu.

Gainera, opari bat prestatu dugu zuretzat.

Lauki bat da, eta bertan emakume nekazari bat azaltzen da

lanera doala, aitzurra sorbaldan,

saskia buruan eta semea bizkarrean.

Horrela batzen ditu etxeko bizitza eta bere lanbidea.

-Mila esker.

-Bi gauza eskatu nahi dizkiot gainera, Aita.

Lehenengoa, galdera bat.

Zer esaten digu, emakume horrek bezala

gure seme-alabak lanera eraman ezin dugunoi,

baina berak bezala etxeko bizitza eta lanbidea

bateratu nahi genukeenoi?

Bigarrena, eskaera bat da:

konturatuko zinen, noski,

administrazioan lan egiten dugunok

uniformeak jantzita etorri garela tertulia honetara

nahiz eta lanaldia bukatuta dagoen.

Azkenean, argazki bat egin nahi genuke zurekin

-Uste dut ahal izango dugula

-Nik esan nahi nizuen

garrantzi handikoa dela zuen famili bizitza

-gure familia da ere: asko maite dut nik zuen familia!-

zaindu dezazuela.

Errespeta itzazue ordutegiak.

Monkolen eta Erisin lana gogorra izango da, noski,

baina ez duzue etxera aurpegi akituaz iristeko eskubiderik.

Etxean sartu aurretik, begiratu zeuen burua ispiluan

-asko gustatzen zaizue hori, ezta?- eta irribarre egin.

Gero, honela agurtuko duzue: “Nola zaude, maitea?”

Batzuetan, ospitale guztietan gertatzen da,

mediku lanak aurretik pentsatu baino

ordu gehiago eramaten ditu.

Adibidez, orain hemen ez dira transplanteak egiten baina

horri ere bere ordua iritsiko zaio,

eta batzuetan ezin izango duzue etxera behar den orduan iritsi.

Hori gertatzen denean, finak izan zaitezte:

deitu zuen senarrei, zuen emazteei

eta esan: “Garrantzizko kasu bat daukagu,

eta egon behar dut,

beraz, beranduxeago iritsiko naiz;

baina zeuengan pentsatzen ari naiz”.

Eta atzerapen hori familiarengatik eskaintzen diozue Jaunari.

Monkole ere familia bat izan behar da,

zuen etxeetako familia bezala.

Elkarri lagun iezaiozue ordutegiak bizitzen egun osoan zehar.