Lan korporatiboak

Apostolutza ekintza korporatiboak Opus Deiko kideek, beste pertsona batzuekin batera sustatzen dituzte eta prelatutzaren bermea dute. Ekintza horietan Opus Dei kristau orientazioaz arduratzen da.

Netherhall House Londreseko unibertsitarien egoitzako cricket taldea.

Ekintza korporatiboen artean badaude ikastetxeak, unibertsitateak, emakumeen sustapenerako zentroak, anbulatorio medikoak herrialde azpigaratuetan, nekazarien eskolak, lanbide heziketako institutuak, ikasle egoitzak, kultura zentroak, etab. Adibide batzuk:

-Nafarroako Unibertsitatea, Iruñean fundatua 1952an. Gaur egun 20 fakultate ditu. Iruñeako Campusean Unibertsitateko Klinika dago ere. Bartzelonan, Unibertsitatearen mendeko, Instituto de Estudios Superiores de la Empresa (IESE). Opus Deiko kideek beste pertsona batzuekin batera sustatutako beste goi-mailako erakunde batzuk: Piurako Unibertsitatea (Peru), La Sabanako Unibertsitatea (Colombia) eta University of Asia and the Pacific (Filipinak).

-Monkole, Kinshasan, urtero behar gorrian aurkitzen diren milaka pertsonei arreta ematen dien ospitalea. Herritik kanpo bi anbulatorio ditu (Eliba eta Kimbondo) mediku asistentziarako. Eta Erizaintza Zientzien Goi-mailako Institutua, Kongoko neska gazteei osasun lanbidean lan egiteko prestakuntza ematen diena.

-Punlaan, Manilan, ostalaritza eta turismoaren sektorean espezializatutako lanbide ikastetxea. Bere hezkuntza sistemak ikasle eta enpresen arteko zuzeneko harremanak eskatzen ditu (hotelak, jatetxeak etab.). Azken urteotan, sistema horri esker, Punlaaneko programa jarraitu duten gazteen 100%k jarraian lan postu bat aurkitu du.

-Midtown Sports and Cultural Center, Chicagon. Gazte asko dagoen arraza anitzeko eremu batean kokaturik. Midtownek hezkuntza akademiko, giza, gogozko eta kirol heziketa programak eskaintzen ditu ingurugiroko desabantaila sozialak ordaintzeko. Horrela, ikasleen 95%ak bigarren mailako irakaskuntza bukatzen du eta 60%a unibertsitatean sartzen da, eremu hartako beste gazteen artean baino proportzio askoz handiagoa.

-Toshi, Mexiko hiriaren sartaldean, otomi eta mazahua etniak bizi diren nekazari lurralde batean dago. Beste ekitaldien artean, administrazio batxilergoa irakasten da. Horren bidez, lurralde hartako emakumeei bidea irekitzen zaie funtzio publikoan edo hurbil dauden herrietako enpresetan lan postuak lortzeko.