Lehendakaria kurtso amaieran

Aiete Ikastetxean kurtsoari amaiera ematen.

Ustekabe atsegina izan dugu aurten Aiete Ikastetxe Nagusian 2013-14 ikasturtearen amaieran. Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen ekitaldiaren buru eta, gainera, berak egin zuenirakaspen hitzaldia. Haien inguruan, Tomas Gomez-Acebo Nafarroako UnibertsitatekoIkasleen Errektoreordeak, Jose Roure Ikastetxe Nagusiko Patronatuaren lehendakariak, Santiago Zayas Ikastetxe Nagusiko zuzendariak eta Fernando Carazo ikastetxeko ikasleen dekanoak osatzen zuten mahaia. Bertaratutakoen artean Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, aurkitzen zen.

Ekitaldiaren hasieran Santiago Zayas Ikastetxe Nagusiko zuzendariak hartu zuen hitza, eskerrak emanez ikasleei Aieteren alde agertu duten konpromisoagatik, Aieteko balore funtsezkoenak zorrozki bete baitituzte. Halaber, izaera heziketak etaikusten ez diren gauzetan hazteak duen garrantzia azpimarratu zuen, emaitza akademikoak bezain beharrezkoak eta unibertsitate mailakoak. Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak bere irakaspen hitzaldia eman zuen “Euskadi 2020, herrialde proiektua". Bere hitzaldian giza garapenerako eta haziera iraunkor baterako Euskadi 2020 proiektua aurkeztu zuen, Eusko Jaurlaritzaren estrategia laburbiltzen duena, eta giza baloreak omen dira proiektuaren zimendua azpimarratu zuen. Informazio gehiago Irekia-n aurki daiteke.

Gero, Ohorezko Bekak ezarri ziren, Ikastetxe Nagusiek ematen duten saririk handiena. Banan-banan irakurri ziren sari honetaz ikasleek nabarmendu nahi izan zituztenen azalpen biografikoak: Patxi Aizpuru, Urbano Jatetxeko sukaldaria; Eneko Goia, PNVko zinegotzia Donostiako Udalan eta Juan Kruz, elizbarrutiko Bikario Nagusia.Ohore honen bidez, ikasleekurtero eskertzen dituzte, Aieten bizi gabe, adoretu eta lagundu dieten pertsonak eta, batez ere, beren borondate erakutsi dietenak.

Eta azkenik europar curriculuma eman zieten unibertsitateko ikasketak bukatu dituzten ikasleei, eta, beraz, Ikastetxe Nagusia uzten dutenei: Miguel Arrieta Eguren, Fernando Carazo Melo, Fernando Echániz Jutglar, Pol Falgueras Peguera, Alvaro Fernández González, Alejandro Sopeña González-Aller eta Daniel Viteri Baquerizo. Amaitu aurretik, Tomás Gómez-Acebo errektoreordeak, hitz batzuk esan ondoren, 2013-14 ikasturtea itxi zuen. Ekitaldi akademikoaren amaiera gisa Gaudeamus Igitur himnoa abestu eta Aurreskua dantzatu zen lehendakariaren eta bekadun berrien ohorean.