Luis Olaortua da enpresako etikaren izena

Ingeniaritza eta Aholkularitzako Euskal Elkarteak (AVIC) “Luis Olaortua” Saria sortu du Etika eta enpresa garapena sustatzeko

Azken berriak

Bere XX. urtemugaren ospakizuna dela eta, Ingeniaritza eta Aholkularitzako Euskal Elkarteak (AVIC) “Luis Olaortua” Saria sortu du Etika eta enpresa garapena sustatzeko.

"Estrategia Empresarial" aldizkariaren 2003ko alean agertzen denez, ekitaldi bat antolatu zen, Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordea mahaiburuan zela, saria aurkezteko eta Maria Elena Setieni, Luis Olaortuaren alarguntsari, oroitzapenezko eskultura bat eskuratzeko.

Enpresa garapena eta enpresen arteko elkarlana sustatzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, eta AVIC, IDOM, CONFEBASK eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez osaturiko epaimahaiak balioetsiko ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko ingeniaritza eta aholkularitzako enpresa guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

Luis Olaortua 1932ko Maiatzaren 30an jaio zen. Ingeniari, enpresaburu eta zazpi seme alaben aita, Opus Deiko kidea izan zen 1970ko Uztailetik aurrera. 2003ko Uztailean zendu zen.

  • Estrategia Empresarial, 2003