Montserrat Grases

(Barcelona, 1941- 1959)

Biografía

Montserrat Grases Bartzelonan jaio zen 1941eko uztailaren 10ean, familia oso kristau baten barruan. Bere zortzi anaia-arrebekin batera, bere gurasoek benetako jaiera eta askatasun giroan hezi zuten.

Oinarrizko batxilergoa lortu ondoren, Bartzelonako Aldundiaren Emakumeentzako Lanbide Heziketako Eskolan jarraitu zuen ikasten.

1957an bere ariman sentitu zuen Jaunak deitzen ziola Opus Deiren barruan santutasun bideari jarraitzera kristau arrunta bezala; behar zituen aholkuak entzun ondoren, Jainkoaren Egintzan onarpena eskatu zuen. Santutasunera iristeko barne-borrokan, nabarmena zen Kristoren Gizatasun txit Santuarenganako maitasuna, Eukaristiari zion debozioa, Ama Birjinarenganako jaiera, apaltasun sakon bat eta besteak zerbitzatzeko lehia. Bere ikasketa eta laneko eginbeharrak maitasunez betetzen, eguneroko gauza txikietan, aurkitu zuen Jainkoa.

1958ko ekainean hezurreko minbizia diagnostikatu zioten zango batean, eta horren ondorioz oinaze handiak jasan zituen, baretasun eta sendotasun bikainez eramanak. Gaixotasunaren bitartean, inoiz galdu ez zuen alaitasun kutsagarria eta arimen aldeko irrikak sortzen zion adiskidetasunerako gaitasuna zirela medio, lagun eta ikaskide asko hurbildu zituen Jainkoarengana. Ostegun Santu egunez hil zen, 1959ko martxoaren 26an.

Kanonizazio Auzia 1962an hasi zen Bartzelonan.

Santuen Prozesuetarako Kongregazioan dago, aztergai, Positio super vita et virtutibus