NU Ikergazte Kongresuan

Rafael Aldaberekin, CIMAko ikertzailearekin elkarrizketa

Ikergazte kongresuaren helburua ikertzaile gazteen lanak agerian jartzea, haien artean sareak sortzea etada euskaraz egindako ikerkuntza sustatzea da. Antolatzailea UEU da (Udako Euskal Unibertsitatea) eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea,Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta gure Unibertsitatea dira lankide.

Datozen asteazken, ostegun eta ostiralean, maiatzaren 10, 11 eta 12an,Kongresuaren bigarren edizio honetan, UPNAn egingo dena, Unibertsitateko 19 ikertzaileek egindako 7 ponentzia aurkeztuko dira. Ikertzaileak Farmazia Fakultatekoak, CIMAkoak, Tecnun-ekoak eta Ceit-ekoak dira.

Gainera, Rafael Aldabe, CIMAko ikertzailea, kongresuaren batzorde zientifikoaren kide da. Ondoren, Unibertsitatearen parte hartzeak zer suposatzen duen adierazten digu. Elkarrizketaren ondoren gure ikertzaileen mintzaldien xehetasunak ematen dira.

G: Ze garrantzi dauka Unibertsitatearentzat Ikergazte-n presente egoteak?

E: Ikertzaile gazteentzat zuzenduta dagoen jakintza-alor anitzeko kongresua da. Parte hartzaileak beren lanak aurkezteko eta beste ikertzaile gazte batzuen artean elkarri eragiteko aukera izango dute. Ikerketa Unibertsitatearen lehentasun bat da, beraz Unibertsitatea presente egon behar du foro honetan, bai esperientzia eta ezagutzak ekartzeko, eta ikasteko eta gure inguru hurbilenarekin loturak sortzeko ere bai.

Parte hartzaile gehienek oso urruti ez dauden unibertsitate eta ikerketa zentroetan lan egiten dute. Horrek elkar-lanen hasierak errazten ditu eta jarraipenaren aukerak altuak dira, ez baitago distantzia handirik ikerketa zentroen artean. Gainera, esan daiteke esperientzia hau munduko mailan bakarra dela, kongresu beraren barnean diziplina hauetan kokatutako ikerketak aurkeztuko baitira: humanitateak, gizarte zientziak, zuzenbidea, zientzia zehatzak eta natura zientziak, ingeniaritza, arkitektura era osasungintza, Diziplina hain desberdinetako kongresu batek elkarri eragite eta lankidetza zientifikoak sortzeari atea zabaltzen dio, hurbilbide oso berritzaile eta gutxi erabilien bidez. Beraz, Ikergazte bera esperimentu bat dela pentsa daiteke.

G: Zer itxaroten duzu kongresu honetaz?

E: Gehien espero dudana da parte hartzaileek beren esperientziak besteekin partekatzeko balio dezala, baita ere bakoitzak beste diziplina ezberdinetako ikertzaileekin eztabaida izan dezatela.

Nik neuk, -biomedikuntzan ari naiz ni- nirea ez diren beste diziplina zientifikotan ikasi eta paralelismoak eta erremintak aurkitzea espero dut, bide berriak erabiltzen utz diezadaten, laborategian normalean aurre egin behar dizkiegun arazo eta erronkei irtenbideak bilatzeko.

G: Zergatik aukeratu dira edo animatu dira parte hartzera Unibertsitateko ikertzaile hauek?

Beren lanak aurkeztera doazen Unibertsitateko ikertzaile gazteak parte hartzera animatu dira beraien hezkuntzarako garrantzizko aukera dela uste baitute, eta laguntza on bat izan daitekeela beren inguruko ikertzaile gazteekin harremanak izaten hasteko. Beren ama-hizkuntzan, euskaraz, egin dezaketen egintza zientifikobakarretako bat denez, Ikergazten parte hartzea oso erakargarri egin zaie.

G: Zergatik da hain onuragarri gure ikertzaileentzat kongresu honetan parte hartzea?

E: Ikergazten parte hartzeak gure ikertzaileei lagunduko die beste ideia eta lan egiteko moduak aztertzen, beraiek haietan ohituak ez daudenak, kongresu hau diziplina anitzetakoa baita. Benetan, oso aberasgarria izango da hori.

Diziplina anitzeko kongresua denez, bere ezaugarri bat da aurkezpenak dibulgaziozkoak izan behar direla, Ikergazten parte hartzen duten beste diziplinetako parte hartzaileek ulertu ahal ditzaten. Horrek ikertzaileei behartzen die ohituta ez dauden ikuspuntu batetik azaltzea komunikazioa, teknizismoak murriztuz eta beren lanagizarteari hurbilduz.

G: Zehazki, dena euskaraz izateak, zertan lagundu diezaiekete?

E: Normalean euskara erabiltzen duten ikertzaileei, euskara zientifikoa aberasten lagunduko die, hizkuntza bera garatzeko laguntza izango dira, eta hizkuntza hau erabiliz zientzia bai egin bai komunika daitekeela egiaztatuko dute. Bestalde,euskara maila zientifikoan erabiltzen duten ikertzaile bezala ezagutuak izateak kontutan hartuta izatea utziko die etahizkuntza hau erabiltzen den foruetan erreferentzi bezala azaltzea. Euskaraz hitz egiten dugunok ikertzaile komunitate txiki bat osatzen dugunez, diziplina anitzetako esperientzia hau egitea beharrezkoa zela ikusi dugu eta horregatik hain paregabekoa gertatzen da eta bertan parte hartzea egundoko esperientzia da.

G: Ikergazteren hurrengo emanaldietan Unibertsitatea presente izango dela uste duzu?

Dudarik gabe, Unibertsitatea presente egongo da eta, gainera,Unibertsitateko ikertzaile gazteen kopurua hazten joango dela uste dut.