Opus Dei hasi da Errusian

Alex Havard Euskalherrrian egon da

Alex 15 urte zituelarik

Argazki hauen artean, 25 urte igaro dira. Eta, orduan, mota honetako abentura batean sartzea inoiz pentsatu ez bazuen ere, Alexek beti izan du ilusio handia Errusian bizi izateko.

Haren ama, Georgiakoa da, aita, errusiarra. Zuzenbidea ikasi zuen Parisen, eta han ezagutu zuen Opus Dei. Estrasburgon urte batzutan lanean arituz gero, Helsinkira joan zen, Obraren zereginetan bertan jarduteko. Aditua lidergoan. Eskolak ematen ditu Finlandian. Haren zereginengatik etorri izan da Euskadira: Europa-Errusia harremanei buruzko mahai-inguru bat Gasteizen. Maitemindua dago Errusiagan. Orain, ilusioz beterik dago, oinarriak dituenetara itzuli baita.

Alex 40 urte beteta

Noizko aurrez ikusi da Obraren hasiera Errusian?

Egia esan, urteak dira jadanik hilean behin San Petersburgora goazela Helsinkitik baina, orain, garaia iritsi da Moskura jauzia egin eta, horren bidez, Obrak egin dezan zereginari izaera egonkorra emateko. Uda honetan bertara joatea espero dugu. Bost lagun joango gara, euren artean Darius, Opus Deiko lehen lituaniarra.

Zerk ematen dio Opus Deik Errusiari?

Opus Deiren mezua mundu osorakoa denez gero, planetako edozein puntutako pertsona guztientzat balio du. San Josemariak esaten zuen, Opus Deiren jarduna herrialde batean hasterakoan, beti joaten zela ikastera bertara. Nire iritziz, herrialde horretara joateko zoria dugunok, funtsean, ikastera goaz errusiar herriaren ezaugarri diren hiru bertuteak: eskuzabaltasuna, apaltasuna eta bihotzak beti irekiak izatea.

Eta zer irakas dezake?

Mendebaldeko Europa, ekialdekoa baino arrazionalago eta logikoagoa da. Errusian den pentsamoldea intuiziozkoagoa da, kontenplalariagoa. Obraren Fundatzaileak, “kristau bizitza gauzatzeaz” hitz egiten zuen. Opus Deik bai irakas dezakeela ohiko bizitza santutasun-bidean jartzen, berez gaindikoa lanarekin, familiako bizitzarekin, bizitza sozialarekin e.a.ekin uztartzen, hau da, ohikoa denean Jainkoa aurkitzen. Harrigarria bada ere, mezu horretako zerbait antzeman egin zuten XX. mendeko Soloviev Vladimir, Serguei Bulgakov edo Bergaer Nikolai moduko errusiar filosofo ospetsuek, baina ezin izan zuten garatu Iraultza gertatu zelako.

Alex Getxoko kirol portuan

Nola ikusten duzu Errusia 50 urte barru?

Benedikto XVI.a udaberri kristau batez mintzatzen da. Errusiar kristauek itxaropide handiak dituzte, batik bat, erregimen marxistako 70 urteetan egon izan diren martiri ugariengatik. Uste dute oinaze guzti horrek fruitua izan behar duela eta gogozko indar berri bat jaioko dela, ondorio emankorrak izango dituena mundu osoan zehar.