Opus Dei-ko kidea zen Ernestina de Champourcinari buruzko liburu berri bat.

Ernestina de Champourcin. Emakumea eta kultura XX mendean. Rosa Fernández Urtasun eta José Angel Ascunce literatura irakasleek, XX. mendeko literaturan eta Errepublika denborako erbesteratzean adituek, koordinatu dute liburu hau

2005. urtean zehar Ernestina de Champourcin Gasteizko poetaren mendeurrena ospatu zuten ekitaldien amaiera gisa, Ernestina de Champourcin,. Mujer y Cultura en el siglo XX izenburuko liburua aurkeztu da Gasteizen, Biblioteca Nueva argitaletxeak aterata eta EHU/UPVko Valentín de Foronda Gizarte Historia Institutuaren eta Fundación Universitaria de Navarraren laguntzaz. Erakunde hauek mendeurrenaren ekitaldien antolaketa hartu zuten bere gain, beste erakunde batzuen laguntzarekin: Emakunde, Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila), Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Kultura Ministerioa, Instituto de la Mujer (Gizarte Gaietarako Ministerioa), eta Caja Vital Kutxa Fundazioa.

Rosa Fernández Urtasun eta José Angel Ascunce literatura irakasleek, XX. mendeko literaturan eta Errepublika denborako erbesteratzean adituek, koordinatu dute liburu hau. Hitzaurrea Santiago de Pablo, EHUko Historia Garaikide Katedradunarena da. Liburuak Gasteizen 2005ean Ernestina de Champourcini buruz izandako Nazioarteko Kongresuaren ekarpenak jasotzen ditu. Bertan zenbait nazioetako (Frantzia, Mexico, Estatu Batuetako) adituek parte hartzen dute eta Ernestina de Champourcinen biografia eta lan poetikoa aztertzeaz gain, XX mendeko emakumeek kultura, gizarte, politika eta abarri buruz egin dituzten ekarpenei ere ekiten diote, Gerra Zibilaren ondorengo erbesteratzeari batez ere begiratuz, erbesteratze honetan parte hartu baitzuen Ernestina de Champourcinek.

Ernestina de Champourcin 1905ean Gasteizen jaioa, Juan José Domenchina poetarekin, Ezkerra Errepublikanoaren kide eta Espainiako Errepublikaren lehendakariaren idazkari zenarekin, ezkondu zen. Horregatik, beste milaka euskaldun eta espainiarrekin batera, Ernestinak erbesteratu behar izan zuen; Mexikon gelditu zen bitzen, Franco hil baino denbora gutxi lehenago Madrilera itzuli zen arte. 27ko Belaunaldian parte hartu zuten emakume gutxietako bat zen Ernestina de Champourcin, eta harreman estuak izan zituen Ameriketan erbesteratuak zeuden poeta eta intelektual askorekin.