Opus Deik ez du inor aldatzen

Durangoko senar-emazte bat bere alabek Opus Deien egiten duten bizitzaz mintzatzen zaigu

Luis, Mª Jose eta beren 5 seme–alabek, betidanik Durangokoak diren familia bat osatzen dute. Beren bi alabak, Amaia eta Mariñe, Opus Deikoak dira.

Zertan aritzen dira zuen seme – alabak?

Nagusienak bertako telebista batean lan egiten du. Bi neskek, diseinu grafiko eta barruko diseinu tituluak dituztela, Opus Deiren zentroen administrazioetan egiten dute lan. Zentro horietan, bai Opus Deiko kideak, bai kristauek orokorrean, kristau eta giza heziera hartzen dute. Txikienek ikasten jarraitzen dute.

Harritu al zineten zeuen alabek beraien erabakiaren berri eman zizuetenean?

Harritu gintuena erantzunaren azkartasuna izan zen eta asko poztu ginen, beren eskuzabaltasuna ikusiz, bizi garen garai hauetan, non konpromezuak erdipurdikoak diren, emateak denbora laburrerakoak, dibortzioa erraz dituzten senar-emazteak, e.a., Fidelak izan daitezen eskatzen diogu Jaungoikoari. Horrela, zoriontsuak dira eta izango dira.

Zertan datza, zehatz-mehatz zuen alaben bokazioa?

Elizaren zerbitzurako Jaunarenganako emate osoa, Opus Deirako dei zehatz baten bitartez; erabilgarritasun osoa dute munduko edozein lekutan eskatzen zaien zerbitzua egiteko Opus Dei Elizako Prelatutza unibertsal bat izanik, beharrak dauden toki eta herrietara abiatzen baita.

Zer gaitasun ikusten dituzue zuen alabengan lan hori burutzeko?

Maite nahi dute, bidean pozik dihardute, begiak garbiak dituzte eta laguntza onartzen dute.

Opus Deik zuen alabak aldatu ditu?

Opus Deik ez du inor aldatzen, Jaungoinkoarengana hurbildu ditu eta Jainkoarekiko harremanean jendeak aldatu egiten du, eta ez bakarrik Opus Deien, Elizan dei eta bide asko baitaude; honako hau da beraiek aurkitu duten bidea, batzutan hanka bakar joango dira, besteetan saltoka edo pauso tinkoz, eta beharrezkoa bada “a borriquitos” deritzogunez ere.

Opus Dei-ren Fundatzaileak norbaiten bokazioan bere gurasoek ezinbesteko garrantzia zutela ziurtatzen zuen; zuen ustez, horrela da, zuen kasuan, behintzat?

Jaungoikoaren deia denontzako da eta deitzeko modurik arruntena besteen bitartez egitea da eta bizitzako gertakizun eta egoerak bitartekaritzat hartuz. Non eta noiz jaso duten deia Berak jakingo du; guk, guraso bezala, maite eta errespetatu dugu; enbor zatarrez arte lanak egiten ditu Jainkoak. Argi dugu gure esperientzia kontu honetan. Batzuek gure alaben erabakia ezagutzen dute eta begirune handiz hartu dute, pertsona gazteak, hain justu, Jaunaren deiaz ezertxo ere ulertu ez, baina errespetatzen dutenak; beste batzuk, ordea, bere burua kristautzat hartzen dutenak edota praktikatzen dutenak ere eskandalizatu egiten dira. Ez dira jabetzen maitemindu egin direnaz, baietza eman dutela, eta, gainera, zoriontsuak direla. Modan dago gaur mutil-lagunarekin bizitzera joatea eta askori normala iruditzen zaie, zoriontsuak badira, esaten dute, nahi dutena egiteko eskubidea daukate eta besteek errespetatzen ditugu.

Etengabe eskatzen diogu Jaunari beste gazte eta gazte ez diren askok bere bidea aurki dezatela; bide ugari dago eta gizon eta emakume santuak ditugu gertu, behin beraiengana hurbilduz gero, Kristorengana eramago gaituztenak. Errazagoa egiten zaigu Jesus, Maria eta Joserengana hurbiltzea.