Opus Deiko kide izan al daitezke apaiz sekularrak?

Elizbarruti batean jadanik sarturiko apaiz sekularrak ezin dira Prelatutzako kide izan, baina bai kidetu daitezke Gurutze Santuko Apaizen Elkartean, Prelatutzarekin bat dena. Hain zuzen, horretan kidetzean ez dute elizbarrutian aldatzen beren izaera: haren kleroko osoko kide eta Gotzaiaren pean jarraitzen dute, lehen bezala. Konpromisoa bai hartzen dute apaiz-lanaren jardunean santutasuna bilatzeko, Opus Deiren espirituaren arabera eta, bereziki, Gotzaiarekin eta gainerako apaizekin elkartasun betean bizi izateko saiatzen dira.