Peter Soeters holandarrak konposaturiko San Josemariaren omenezko Missa Brevis entzuteko aukera izan dugu Torreciudaden

Ekainaren 26an, San Josemariaren heriotzaren XXX. urteurrena bete da

Ekainaren 26an, hil zenetik 30 urte betetzen direnean, San Josemariaren esker onezko Missa Brevis estreinatu dela santutegian Espainia mailan, haren jai liturgikoa dela eta. Missa Brevis 2004an estreinatu zen Maastrichteko Andre Mariaren Basilikan. Holandako Peter Soetersek konposatu du obra, “ohiko elementuekin batera, gaur egungo musikaren jatorrizko elementuak dituen xumetasuna gailentzeko asmoz”.

Bestaldetik, San Antonio de Iralabarri Abesbatzak (Bizkaia) maiatzean abestu zuen Torreciudadeko Santutegian, honako programa honekin: konpositore ospetsuen piezak (Pachelbelen Kanona, Tolga Kashifen Ave Maria eta Haëndelen Aleluia), zein bere ohiko errepertorioko beste batzuk (M. Laboaren Conjuro a la Paz “Baga biga higa”, eta Madinaren Aita Gurea).

San Antonio de Iralabarri Abesbatza 1998an sortu zen Bilbon, eta ongintzazko eta musika sakratuko kontzertuetan parte hartzen du. Gainera, Abesbatzak badu Miguel N’Dong piano-jolearen baldintzarik gabeko laguntza. Errezitaldia Torreciudadeko Patronatuko Musika Arloak Aragoiko organo aberastasun handia -Europako handienetako bat- aprobetxatzen duten kultur jarduerak sustatzeko asmoz antolatu duen programaren barnean dago.

Izan ere, maiatzean talde ezberdinek eskainitako musika sakratuko hamabi errezitaldi egiten ari dira, adibidez, Corpus Christiren egunaren ondorioz Coral Oscensek emango duen kontzertua. Orain arte, Gasteizko Enol Abesbatzak, Terueleko Coral de Alcorisak, Huescako Coral de Alerrek, eta Orfeo Catòlic de Sant Vicenç dels Hortsek parte hartu dute.

Berrogeita hamar bakarlari, biolin, biolontxelo eta pianok osatzen dute taldea. Zuzendariak Jordi Albareda eta Maite Zugazaga izango dira, eta santutegiko organistak, Maite Aranzabalek, ere errezitaldian hartuko du parte.