Philipe Jourdan, Estoniako Gotzain berria

Estonian, Euskal Herriak nekez sinets daitekeen liluramendua sortzen du; iritsi nintzenean euskararekiko jakin-min handia aurkitu nuen

Alexander Nevsky Katedrala

Adieraziko al diguzu, labur, zertan datza duela gutxi jaso duzun kargua?

Martxoaren 23an Joan Paulo II.ak Estoniako Administratzaile Apostolikoa izendatu ninduen, Gotzain mailara jasoz. Estoniak ez da oraindik elizbarrutia, aurreko egitura bat baizik: administrazio apostolikoa, alegia. 1942az geroztik Estonian bizi den lehenengo gotzaina naiz, eta erreforma luteranoaz geroztiko bigarrena.

Zenbat katoliko dago Estonian? Aspaldian izan al zen ebanjelizatua? Ba al dago santu estoniarrik?

Estonian katolizismoa, mendetan, debekatua eta erasoa izan zen. Eliza Katolikoa bakarrik XX. mendearen hasieratik izan zuen aukera berriro abian jartzeko. Hori dela eta, komunitate katolikoa txikia da, finlandiarraren antzekoa, 6.000 kide ingurukoa. Elkartearen erdiak Bielorrusian eta Lituanian du jatorria; besteak estoniarrak dira, azkeneko 30 urteetan kristautuak, hain zuzen. Eliza Katolikoak bere tamainaz gainetiko sona du herrian, Joan Paulo II.aren heriotzaren eta Benedikto XVI.aren hautaketaren gertakizunetan ikusteko aukera izan zenez. Oraindik ez dago santu estoniarrik, baina abian da nire aurretiko artzapezpikua, Eduard Profittlich – 1942an sobietarren zelaietan martiri hil zena -, dohatsu izendatzeko prozesua.

Herrialde-jantzia

Ezaguna al da Opus Dei Estonian? Kontatuko al diguzu horri buruzko datu edo pasadizo xelebreren bat?

Opus Deiko zenbait kide 90etako hasieratik hasi ziren Estoniara bidaiak egiten. 1993an, D. Alvaro del Portillo Tallinnen izan zen egun bat. Lehenago Sobiet Batasuna osatzen zuten herrietatik Estonia izan zen, Opus Deiko orduko Prelatuak ezagutzeko aukera izan zuen bakarra. Eginkizun egonkorra Tallinnen 1996an hasi zen eta gaur egun bi zentro daude. Batxilerrentzat bi klub daude. San Josemaria Escrivaren zenbait liburu estoniarrera itzuli eta argitaratu dira. Heziketa jarduerak estoniar eta errusiar hizkuntzetan ematen dira, horiexek baitira hemen gehien hitz egiten direnak. Jarduera hauetan, hala katolikoak nola luteranoak, ortodoxoak, baptistak eta inongo elizakoak edo fede kristaukoak ez direnak, sobiet aldiaren ondoren. Gertatu zait, katolizismotik “gertu” dauden artzain luteranoentzako gogo jardunaldia ematea, eta bertan erabiliko San Josemariaren Arrosario Santua eta Via Crucis liburuak hainbeste gustatu izana, gero bere zeremonietan erabiltzen hasiak direla.

Entzuna dut jatorri edo zenbait senide euskaldunak dituzula.

Baiona eta Pau arteko herri txiki batekoa naiz. Akizen jaio nintzen, baina Euskal Herriak Landekin duen mugan dagoen herri batekoa naiz. Nire erro euskaldunak, egiazkoak badira ere, ez dira handiak. Nire erro gaskoiak garrantziagoak dira. Estonian, Euskal Herrikoak nekez sinets daitekeen liluramendua sortzen du, guk osatzen ditugun herri hungariar-finlandiarren parekoa baita Hego Europan.

Opus Dei Parisen ezagutu nuen, eta Bilbon dagoen Bidealde Ikastetxe Nagusian, udetan izan naiz. Badut beste anaia bat Opus Dein, Pierre; maiatzaren 21ean Prelatuak apaiztu egingo du.

Tallineko ikuspegia

Ba al dakizu zer edo zer euskaraz oraindik?

Askorik ez dakit, baina Estoniara iritsi nintzenean euskararekiko jakin-min handia aurkitu nuen. Finlandiarrak eta hungariarrak bezala, estoniarra herri hungariar-finlandiarra da. Euskal Herriak, Europako beste aldean egonik, antzinateko ilunpetan galtzen diren erroak ditu, eta horregatik jakin-mina sortzen die. Behin, Estoniako barruko herri batera nindoala, herri hartako artzain luteranoarekin egin nuen topo, gizon edadekoa. Nondik nentorren esan orduko eskuak zerurantz jaso eta garrasi egin zuen: “Halako batean izan zait emana, artean bizirik nagoela, euskaldun bat ezagutzea!”. Gero, bere ohorezko gonbidatuen liburuan eskaintza bat idatz nezala eskatu zidan. Asko kostata ere, azkenean jarri nizkion hiru hitz euskaraz... eta pozik asko gelditu zen!