Pintura eta bakea

Donostiako Udalak Bakearen aldeko eta Giza Eskubideen inguruan pintura lehiaketan Eskibel Ikastetxeko bi ikasleek Epai Mahiaren aipamena jaso zuten

Santa Ageda eguna Eskibelen

Atsegin handiz hartu dugu Donostiako Eskibel ikastetxeko ikasleek azaroako azken bi asteetan egindako lana. Donostiako Udalak Bakearen aldeko eta Giza Eskubideen inguruan pintura lehiaketa antolatu zuen eta bertan parte hartu zuten Eskibel ikastetxeko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Barru barruan dituzten kezkak eta nahiak azaltzen saiatu ziren, horretarako forma, kolore eta testurak erabiliz.

Lehiaketara 600 lan aurkeztu zirela kontutan hartuta, azpimarratzekoak dira ikastetxe donostiar honetako ikasleek lortutako sariak; 13-16 bitarteko mailan Laura Antoñanak eta Julia Cendoyak Epai Mahiaren aipamena jaso zuten. Hauekin batera, Begoña Plazak eta Ligia Lucía Lasak egindako lanak ere ikusgai izan ziren aukeratutako 50 margo lanen artean, Donostiako Lugaritz kulturunean otsailak 11 bitartean.

Lehiaketako emaitza onak bat datoz irakasleek Plastika eta Ikus Hezkuntza dituzten asmoekin: alde batetik, inguruarekiko harremanak hobetu, ikasleak hezitu, parte hartu eta mezuak bidali ditzaten. Lan talde bat martxan dago ikasleei baliabide grafikoak, teknika plastikoak, abileziak eta tresnak erakusteko komunikazioa eta heziketa hobetzeko asmoz. Bestetik, baloreak eta jarrerak bideratu eta prozesuak suspertu, horrela ikasle bakoitzak barruan duen onena eman dezan.

Eskibel Ikastetxean ikasleen osoko heziketa bermatu nahi da, giza-balore, adimen-balore eta balore moralak, zein bere neurrian, aintzat hartuta. Harlo hau praktiko eta zehazki bizitzen irakasten zaie: zintzotasuna, lanzaletasuna, alaitasuna, lagunkortasuna ...

Baita ere irakasten zaie lana hondo egina beraien burua eta gizartea hobetzeko medio dela.

Bizitzaren ikusmolde kristauak bere eginkizunean eragintzen du. Kristau ikasbideko oinarriekin ados eta kontzientzien askatasuanarekiko begirune osoz betetzen da eginkizun hori.

Besteak beste, Euskal Herriko hizkuntz eta kultur ezaugarriak ere Eskibelgo heziketa egitarauetan barru daude.

(www.eskibel.com)