Publizitateak bizitza-estiloak saltzen dizkigu

Publizitatearen eraginaz pentsarazi egin nahi die gazteei Irabia ikastetxeak

Irabia ikastetxeak bideo-lehiaketa antolatu du gazteek publizitatearen amuaz jabetzeko aukera izan dezaten. Epea maiatzaren 15ean bukatuko da. Hona hemen lehiaketaren zergatia eta oinarriak.

SORGARRITASUNEKO FUTURA SARIAK 2005: DBH-KO IKASLEEK EGINDAKO BIDEO DIGITALEZKO I. LEHIAKETA

Imajina ezazu

iragarle bat datorrela lanean zauden publizitateko agentziara. Iragarle horrek, planetako izena duena, Internet-eko hornitzaile bat da. Neptuno.com da bere izena eta spot indartsu egoki bat behar du, gehiago saltzeko lagunduko diona.

Ebazteko kasua

Neptuno.com-ek ugaritu nahi ditu, familietako bizilekuetatik, Internet-erako konexioen salmentak. Bere publizitate kanpainaren mezua, gurasoei nahi die zuzendu. Horretarako, zure publizitateko agentziara jo du. Berarekin elkarlehian daudenek, orain arte, seme-alabei zuzendu izan die beren mezua.

www.irabia.org helbidean, publizitateko kasua ebazteko zenbait material onuragarri kontsulta daitezke.

Helburuak

Publizitateko tekniken ikasbidea erraztu, ikus-entzunezko hizkeraren ezaupiderako interesa suspertu eta sorgarritasuna sustatzea.

Parte hartzaileak

Lehiaketa, DBH-ko ikasleentzat dago zuzendua, elkarlehian, hiru eta bost lagun bitarteko taldeetan arituko direnak. Aholkulari gisa, irakasle, jardueren begirale edo batxilergoko ikasle bat izango dute.

Lanaren ezaugarriak

Talde bakoitzak jatorrizko lan bat aurkeztuko du, publizitateko iragarki eta agiri idatzi batez osatua. Agirian, iragarkiaren zergatia argudiatuko da.

Spot-a, bideo digitalez egingo da; gehienez 30 segundoko iraupena izango du eta AVI edo MOV formatuan aurkeztuko da, zabalerako 400 pixels gutxieneko tamaina batekin.

Argudio idatzien muga, testuko hogeita hamar lerrotan dago, 12 puntuko Arial letrarekin.

Epaimahaia

Epaimahaia, hezkuntzaren edo ikus-entzunezko sorgarritasunaren eremuan ospe aitorturiko lau pertsonek osatuko dute.

Lanak entregatzea

Lana entregatzeko epea, 2005eko maiatzaren 15ean amaituko da. Izenorde batez markaturiko CD-Rm edo DVD batean editatuko da. Argudioa ere entregatuko da, paperean inprimatua eta izenorde berdinaz sinatua. Baita, kartazal itxi bat ere entregatuko da, kanpoaldean izenordea eta, barrualdean, orrilaurden bat duena, non idatziko baitira taldearen izena eta kideen norbanako datuak: izena, abizenak, adina, bizilekua, telefonoa, posta elektronikoa eta ikasten dauden ikastetxea.

Esandako guztia, kartazal itxian entregatuko da Irabia ikastetxeko Idazkaritzan, edo postaz bidaliko da oinarri hauetan esandako helbidera. Aipatu kartazalaren kanpoaldean, hau agertuko da: DBH-KO IKASLEEK EGINDAKO BIDEO DIGITALEZKO I. LEHIAKETA. “SORGARRITASUNEKO FUTURA SARIAK 2005”.

FUTURA sariak 2005

Hiru sari emango dira, hurrengo hornidura honekin:

• Urrezko FUTURA, 300 €

• Zilarrezko FUTURA, 200 €

• FUTURA ideia, originaltasunari, 100 €

Aukeratzeko, kalitate tekniko eta artistikoen irizpideak eta baita mezuaren originaltasuna ere hartuko dira kontutan.

Epaimahaiaren erabakia gorajoezina izango da.

Sarion ematea, ekainaren 4 larunbatean izango da Irabia ikastetxeko hitzaldi aretoan.

Lan sarituak, Irabia ikastetxeko web orrian aterako dira, egileak argiro agertuz.

Oinarriak onartzea

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek osoro onartzea dakar.

Lehiaketara aurkezturiko materialak ez dira itzuliko.

ANTOLATZAILEEN ADIERAZPENA

Edozein anuntzio, mezu “trinko” bat bezalakoa da: denbora laburrean gauza asko esaten dizkigu, zerbaitez konbentzitu egiteko. Lehiaketa hau proposatzen diegu nerabeei iragarkiek zer dioten, nola dioten, nortzuei hitz egiten dien, zein baliabide erabiltzen duten, zein baloreetan oinarritzen diren e.a. jakin ahal izateko. Azken finean, helburua da, nerabeek gogoeta zerbait egin dezatela mezuen zentzuaz, arrazoiaz.

Zer saltzen du publizitateak?

Publizistek badakite kontsumorako produktuak, teknologia aldetik ia berdinak direnez gero oso zaila dela, beste produktuetatik bereiztea. Gainera, publikoak ez du nahi eta, sarri askotan, ezin du, produktu bat bere ezaugarriengatik bereizteko, jakin beharko zuen guztia gogoratzea. Hona berehalako ondorioa: publizistak gehitu egiten dizkio produktuari kualitate idealak. Publizitateak, ondasun edo zerbitzuak baino gehiago, baloreak eta bizitza-estiloak saltzen dizkigu.

Zergatik zuzentzen da publizitatea, bereziki, gazteei?

Gazteek markatzen dutelako gizartearen erreferentzia-puntua. Denek guretzat nahi dugun adin-aldia da: umeek gazte bihurtzea nahi dute, nagusiek beren gaztetasuna oroitzen dute. Horretara, anuntzioek hurrengoen adierazle dira: askatasuna, agintaritza, burujabetasuna, abentura, ihesa,...

Publizitatearen lau amuak

Lehenengo eta bat, gaurko gizarteak, presa eten gabean murgilduta, ez du denborarik gogoeta edo argudiatzerako; nahiago du irudiak berehala ematen diona. Konbentzitu baino gehiago, berehala gustatzea, guretzat atsegin izatea dute helburu iragarkiek.

Bigarrenez, publizistek, kontsumitzaileen beharrizan emozionalak sumatu eta beren frustrazioen erremedio magikoa eskaintzen diete iragarritako produktuetan.

Hirugarrenez, sineskera nagusiei buruzko nolabaiteko desorientazioaz aprobetxatuz, publizitatea da balore irmo, ziur, eztabaidaezin eta gehienek onarturikoak eskaini egiten dizkiguna.

Azkenik, komunikabide masiboen eragina, guk zoriontasunaz dugun irudia multinazionalek aurregindakoa da.

Balore batzuk indartuak dira eta besteak baztertuak

Norberagana jo eta joera egozentrikoak indartzen dituzten baloreak: arrakasta, erosotasuna, atsegina, ziurtasuna,... anuntzioen arteko erdian baino gehiagotan daude.

Balore kolektiboak dituztenak (berritasuna, gazteria, teknologia, aurrerapena,…) anuntzioen heren batean daude.

Azkenik, balore trantsitiboak, norberagandik irten eta besteengana jotzeko inplikatzen dutenak: adiskidetasuna, bizikidetza, zerbitzua, solidaritatea,... hamar anuntziotatik batean ere ez dira agertzen.

Espainiar prime time-an telebistako publizitatean gehien erabilitako baloreak, erosotasuna, konforta eta erabiltzeko erraztasuna dira. Hurrengo leudeke atsegina, gozamena eta prezio baxua. Denak, onurarako joera argiak. Aitzitik, balore gehien baztertuak izango lirateke trantsitibo eta altruista izaerakoak (adiskidetasuna, ulerkortasuna,…), betidanikoak (aberria, nagusienganako begirunea, heldutasuna, tradizioa,…) edo norberaren erantzukizuna inplikatzen dutenak (ahalegina, lana, lehiakortasuna,…).