San Josemariaren jaiotzaren mendeurrena (1902-2002)

2002ko urtarrilaren 9an Opus Deiren sortzailearen jaio zeneko mendeurrena bete da. Ekitaldi ugari antolatu dira egun horretatik 2003ko urtarrilaren 9ra arte, San Josemaria ezaguna den herrialde askotan.

San Josemariaren jaiotzaren mendeurrenari buruzko azkeneko ekitaldia Opus Deiren Prelatuak Erromako San Eugenio basilikan emandako Meza izan zen, urte honetako urtarrilaren 9an. Mendeurrenean jasotako onuren artean Josemaria Escrivaren kanonizazioa azpimarratu zuen Monsinore Echevarriak, 2002ko urriaren 6an ospatu zena, eta Jaungoikoari eskerrak emateko gonbitea luzatu zien aurrena zituenei, “eman dizkigun dohain guztiengatik”.

Ikasketa ekitaldiak eta solidaritate ekimenak mendeurrenean

”Bizitza arruntaren handitasuna” izenburu zeukan Nazio arteko biltzarrak eman zion hasiera, 2002ko urtarrilaren 8tik 11ra, Erroman Gurutze Santuaren Unibertsitate Pontifikalak antolatuta. Biltzar honetara 57 nazionalitateko 1200 parte hartzaile bildu ziren, ehun baino gehiago hitzaldi eta mahai ingurutan. Familia, garapen, hezkuntza eta gizarteratzearekin lotutako gaiak Josemaria Escrivaren mezuaren argiaz ikertzea zuten helburu.

Hainbat herrialdetako herritarrek zerbitzuko ekimen batzuk sortu dituzte, mendeurreneko ospakizunaren lekuko, beren inguruko egoera materiala hobetu asmoz eta jende askok Jaungoikoagana hurbildu eta kristau bizitzaren poza aurki dezan: Institute for Industrial Technology (Lagos, Nigeria), Moluka Klinika (Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoa), Guatanfur Nekazaritza eta abeltzaintzako Eskola (Temza, Kolonbia), Anauco Mediku Anbulatorioa (Caracas, Venezuela), Los Pinos Ikastetxea (Montevideo, Uruguai), Centenario Klinika (Monterrey, Mexiko), Braval, Etorkinen lanbide heziketa Programa (Bartzelona, Espainia), Laguna Arreta Zentrua (Madril, Espainia).

Anauco mediku Anbulatorioa mendeurrenean abian jarri ziren giza ekimenetako bat izan zen

Josemaria Escrivaren kanonizazioa antolatu zuen batzordeak “Harambee 2002” Egitasmoa sustatu du. Proiektu honen asmoa solidaritate fondo bat sortzea da, Afrikan hezkuntza programak egin ahal izateko. Informazio gehiago nahi izanez gero www.harambee2002.org web orrian aurki daiteke.

2002 urtean hainbat biltzar, ikasketa jardunaldi eta hitzaldi ospatu dira, Josemaria Escrivaren irakatsiekin lotuta dauden gairi buruz, hala nola "The Christian in the Secular World" (Washington, Ameriketako Estatu Batuak), "Le travail, chemin de sainteté" (Abidjan, Boli Kosta) eta "Mitteleuropäischen Kongress zum 100.Geburtstag des seligen Josemaría Escrivá" (Viena, Praga, Bratislava, Budapest y Zagreb).

2002ko urtarrilean Parisko Notre Dame des Victoires basilikan Josemaria Escrivari buruzko erakusketa bat antolatu zen, kartel, bideo, liburu eta beste idazkiez ornituta. Ondoren Aix-en-Provence, Marseila, Bordele eta Estrasburgora aldatu zen. Antzeko erakusketak antolatu dira zenbait hiritan: Makao, Hong Kong, Abidjan, London, Barbastro, Chicago, Madril, Manila, Melbourne eta abar.

Mendeurreneko urtean Bidearen argitalpen kritiko-historikoa burutu da. Liburu honetatik, 1939an lehen aldiz agertu zenetik, lau miloi eta erdi ale baino gehiago argitaratu dira, 45 hizkuntzatan. Beste argitalpen berezi artean, guarani-gaztelaniako lehenengoa egin da urte honetan, Paraguain. Santu berriaren idazki argitaratuen orri berri bat zabaldu da: www.escrivaworks.org.

Northwestern Unibertsitatean (Chicago) 2002ko ekainean antolatu zen sinposioa.