Santa María de la Paz prelatu eliza

Santa María de la Paz prelatu elizak (Erroma) badu ate santu bat

Santa María de la Paz prelatu elizak (Erroma) badu ate santu bat, hainbeste lekutan ireki direnen tankerakoa. Ate horietatik “sartzen denak kontsolatzen, barkatzen eta itxaropena eskaintzen duen Jainkoaren maitasuna nabari dezake” (Frantzisko Aita Santua).

Misericordiae Vultus buldan, Frantzisko Aita Santuak bere nahia azaldu du: jubileu-urte honetan pertsona askok Jainkoaren errukia berraurki dezala. Beste iradokizunen artean, basilika ugarietan Errukiaren Atea irekitzera animatu zuen. “Ate horietatik sartzen den edozeinek kontsolatzen, barkatzen eta itxaropena eskaintzen duen Jainkoaren maitasuna nabari dezake”.

Santa María de la Paz prelatu elizako Errukiaren Atea , joan den abenduko 13an zabaldu zen. Eliza horretan gordetzen dira San Josemariaren eta Alvaro dohatsuaren gorpuzkiak.

Horrela, eliza horretara doanak Errukiaren Jubileua dela eta eskaintzen den barkamen-induljentzia osoa lor dezake, Buldak ezartzen dituen baldintzak betez gero. Induljentzia horrek norberaren bekatuen denborazko zigorrari dagokio eta hildako fededunen arimen alde otoitz bezala erabil daiteke.

Induljentziak hartzeko ohi den arabera eta jubileu-urtean eliza eta Errukiaren Ateari dagokionez santutegi desberdinetan aurrez hartutako erabakiei jarraituz, barkamen-induljentzia fededun hauek lor dezakete:

1. Erromes ibilaldian Santa María de la Paz prelatu eliza bisitatzen dutenek, eta han, Ate Santua edo Errukiaren Atea zeharkatu ondoren, elizkizunen batean parte hartu edo, gutxienez, tarte batean zehar, Errukia gogoratuz otoitzean dihardutenek.

2. Fedearen aitormena egin eta Aita Santua eta haren asmoen alde otoitzen bat errezatzen dutenek, Gure Aita batik bat. Otoitz tartea Jesus Jaun Errukitsuari laguntza-eskatze batez bukatzea gomendatzen da (“Jesus Errukitsua, Zugan dut konfiantza” adibidez).

3. Eta Elizak ezarritako beste erabakiak betetzen dituztenek: adiskidetzearen sakramentua eta eukaristi jaunartzea. Eta gainera, edozein bekaturi, arina izanda ere, inolako nahitasunik ez izatea.