Testigantza eta irudi argitaragabeak erabiliz, 30 minutuko iraupena duen dokumental honek Eliza Katolikoak XX mendean izan dituen pertsonaia gailenetako baten alderdi nabarmenenak tratatzen ditu. Jasotako testigantzak “Elizarekiko zerbitzua”, “Vatikano II.a Kontzilioan egindako lana” eta berak sustatu zituen ekimen sozialak azpimarratzen ditu.
“Zuzenean ezagutu duten ehun pertsonaia baino gehiagoen testigantzak jaso ditugu, eta denek berak zabaltzen zuen bakea azpimarratu dute. Harrera onekoa zen bete-betean”, esaten du Tormok.