Senar-emazte amodiozko testigantza

"Gauza bat bakarrik eskatzen diot Jainkoari: Indarrak eman diezazkidala, nire emazte maitea zaindu dezadan hark nahi duen arte." Durangar Opus Deiko kide honek kontatzen digu bere egoera

Sotero Agirrezabal Durangon

Sotero Agirrezabal izeneko 80 urteko gazte bat naiz, durangar betidanikoa. Gazte ekintzailea izanik, garai batean sortu egin nuen durangaldeko moldiztegia izan zena. Zera esan dezaket nire buruaz: gizon aktibo, sentikor eta “jenio txarrekoa” naizela.

Sei urte direla zeharo aldatu zen nire bizimodua, zeren nire emazte maiteak zoritxarreko alzheimer gaitza hartu baitzuen. Jarraitu aurretik esan beharra dut, hura ere, oso aktiboa eta izaera gogorrekoa zela.

Jainkoak nahi izan du nire emaztearen gaitzak oso bilakaera azkarra izatea. Azken urteotan, gero eta zailagoa da hari hitzen bat aditzea. Zer zenaz pentsatzeak harrituta uzten nau, gaitz batek egin dezakeena frogatu egitean. Nik ez dakit esaten dizkiodan hitzak ulertzen ote dizkidan.

Egoera honetan, inoizka eta oso baxu, eskerrak ematea entzuten dudanean, ideia hauxe baino ez zait burura etortzen: “eskerrik asko, ene Jainkoa, eman didazun maitasunezko seinale honengatik” eta, jarraian, egin duzun guztiak merezi izan duela pentsatzen dut.

Nire emaztearentzat eta bera zaintzeko baino ez naiz bizi. Jaiki egiten naizen goizeko zazpiretatik oheratu egiten naizen 22,30 ordutara arte. Egiten dudan lehena, zuku bat prestatzea da, xiringa baten laguntzaz eman behar diodana; geroago, garbitu, kremak ematen dizkiot zauri-bideak kentzeko,… eta, dena, maitasun osoz.

Askotan, botikara edo erosketak egitera joaten naizenean, hau galdetzen didate:

Nondik ateratzen dituzu indarrak hori guzti hori egiteko?

Kasualitatez izaten da hori Meza entzutetik itzultzean, eta zera esaten diet:

Nondik? Ba al dakizu nondik natorren? Mezatik, bertatik ateratzen baititut indarrak.

Goizero, eguna Jainkoari eskaintzean, zera esaten diot: guzti hau eskaini egiten dizut, laguntza baino ez dizut eskazen, nekea eta tristura datozenean, aurrera jarraitu ahal izateko indarrez. Eta horrelaxe da nire eguna, gehien maitatzen dudan pertsona zaintzen ematen dudana. Zaila izango litzateke zenbatzea zenbat aldiz diotsodan, belarrira, asko baino gehiago maite dudala, aditzen ote didan ez badakit ere.

Egunero, otoitz egitean eta Meza santuan, Jainkoari, eta arrosario santua errezatzean, Andra Mariari eskaintzen dizkiedan uneak dira, niretzat, indarra ateratzekoak, indar horren laguntzaz aurrera jarraitzeko estualdiak datozenean, horietakoak ere baitaude.

Gauza bat bakarrik eskatzen diot Jainkoari: indarrak eman diezazkidala, nire emazte maitea zaindu dezadan hark nahi duen arte