Uxueko Andre Maria Torreciudadera erromes aurreneko aldiz

Nafarroako Unibertsitateko Graduatuen Elkarteak abian jarritako ekintza da, arrosarioaren hila dela medio. Hirurehun fededun lagundu zioten bere zaindariari santutegiraino

Uxueko Ama Birjinari jaiera dioten hirurehun lagun baino gehiago gerturatu dira Huescako Torreciudadeko Santutegiraino erromes, urriaren 16an, Erriberako zenbait herrietatik abiatuta. Boregan eskultoreak egindako irudia eraman zuten berekin, bere zaindariaren erreplika dena, santutegiko Andre Mariaren irudien galerian geldi dadin, mundu zabaleko beste hirurehun irudiekin batera.

Goizeko 11:45etan hasi zen ekitaldia, Torreciudadeko zelaigunean zehar egindako prozesioarekin, Ama Birjinaren irudia sorbaldan zeramatela eta Santa Cararen Abesbatzaren kantuek eta elizaren kanpaien hotsek erromesei ongietorria ematen zieten bitartean. Ondoren, Uxueko alkatesa, Maria Jesus Zoroza, apaizaren harrerari erantzun zuen: “Eskerrik asko Opus Deiri Uxueko Ama Birjinari Torreciudadeko Santutegi honetan egindako harreragatik. Aurrerantzean, Opus Deiri esker, oraindik ezagunago izango da munduan zehar Uxueko gure Ama Birjina. Eska dezagula denok Uxueko Ama Birjinaren babesa Opus Deirentzat eta guztientzat.”

Hamaikak eta laurdenetan erromesaren meza ospatu zen, Uxueko irudia buru zela eta santutegiko errektore Javier Mora-Figueroak eta Uxueko parroko Jose Luis Garcia Pellejerok emana. Elizkizunean Uxueko abesbatzak, Jose Arruti bere zuzendariak zuzenduta, Ama Birjinaren zenbait abesti kantatu zituen baita erromesaldian ohitura diren jotak, 'Es morenita y galana' bezalakoak.

Arratsaldez, bazkalondoan, Uxueko eliztarrek arrosarioa errezatu zuten, santutegiko kanpoko zelaigunea zeharkatuz. Bukatutakoan, elizaren barruan, Jaunaren bedeinkapenean izan ziren.

Nafarroako Unibertsitateko Graduatuen Elkarteak abian jarritako ekintza da, arrosarioaren hila dela medio. Uxueko parrokoak eta Erriberako zenbait bizilagunek parte hartu dute, baita Maria Jesus Zoroza alkatesak; hona hemen bere hitzak: “Egia esan nik ez nuen espero horren ederra izango zenik eta, alkatesa bezala, harro sentitu naiz Uxueko Ama Birjinari bere herritik kanpo hainbat jendek erakutsi dion debozioaz”.

Ospatu diren ekintzetatik, Zorozak santutegian sartzeko prozesioarena azpimarratzen du: “benetan hunkigarria izan da, eta abestu dizkioten jotak entzutea ere bai”. Gainera, egunaren giroa azpimarratu du “ingurumariko herritar asko etorri baitira gure Ama Birjinari ohoratzera: Tafallatik, Santa Caratik, Murillo del Frutotik, Casedatik...”. Azkenik, datorren urtean berriz etortzeko asmoa azaldu du: “berriz etorriko gara, baina Uxueko abesbatzarekin, guk dakizkigun abesti ederrak kantatzera, pena eman dit eta, esate baterako, “Estrella la más hermosa” kantatu ez izanak”.

Santutegian geldituko den Uxueko Ama Birjinaren irudia Boregan eskultorearen lana da, jatorrizkoaren estilo erromanikoari leial jarraituz egindakoa. Artistaren esanetan, Erriberako zaindariaren bigarren erreplika ofiziala da; “oso aldaketa gutxi ditu eta erretxinaz eta marmol hautsaz moldeaketako materialak erabiliz egin dut”. Irudikatzeko oso gaitza den irudia dela aitortu du Boreganek, “daramatzan harribitxi eta xehetasun askogatik, buru-belarri aritzea eskatzen duena”.

Gerturatu direnen artean Uxueko aldamenean dauden herri askotakoak zeuden, Casedatik etorritako Marisol bezala. Torreciudadera bere aurreneko erromesaldia izan da. “Oso leku atsegina da. Ama Birjinarekin prozesioan iritsi garenean, une berezi bat bizi dut, nire senarra debozio handia ziolako; oroitzapen asko gogoratu zaizkit”.

Casedako beste emakume bat, Mercedes, bere ahizpa Rosariorekin etorri da. Mercedesek “bake handiko leku” baten oroitzapena gelditu zaiola dio, “eta horrexegatik neure asmo batzuen alde eskatzeko aprobetxatu dut”.

Uxueko zaindariarekin batera Nafarroako beste zenbait irudi daude hala nola Lizarrako Puyko Andre Mariarena, Torreciudadera lehengo urteko urrian erromes etorrita, eta Euskadiko beste zenbait: Arantzazuko Ama, Begoñako Andra Maria eta Estibalizko Ama Birjina