Zein apostolutza-mota egiten du Opus Deik?

Opus Deiko Prelatutzaren kideek egiten duten apostolutza nagusia, eurotako bakoitzak bere inguruan egindakoa da, talderik egin gabe, duten konpromiso kristauaren berezko adierazpen gisa. Apostolutzak aberastu egiten du adiskidetasunaren loturak: kristau on bat saiatzen da adiskide jator, benetako eta zintzoa izaten.

Gainera, beren inguruko arazoen konponbidean lagundu eta beharrezkoenak sorosteko desioaren emaitza gisa, Opus Deiko kideek, beste pertsona askorekin batera, hezkuntza eta laguntzarako ekimenak sustatzen dituzte: eskolak, ospitaleak, lanbide-hezkuntzako zentroak, unibertsitateak... Era askotako erakundeak dira, sortu diren herrialde eta kulturaren berezko nortasunekoak.