Zein jarduera garatzen ditu Opus Deik?

Opus Deik, kide dituenei, munduan duten zeregina hobeto egiteko arreta pastorala eta heziera bideak ematen die. Baita, heziera bideak eskaintzen ditu sinismenaren betekizunetan hobeto jarduteko interesa dutenentzat. Prelatutzak eskolak, hitzaldiak, erretiro-egunak, arima-zuzendaritzarako bitartekoak e.a. antolatzen ditu, Ebanjelioa eta Elizaren irakaspenak ezagutzera emateko eta bizi izaten laguntzeko. Heziera bideak –bananduta gizonentzat eta emakumeentzat–, bertara doazenen betebehar familiako, lanbideko eta sozialeko ordutegi eta toki bateragarrietan antolatzen dira.