Zer da Opus Dei?

Opus Dei –Jainkoaren Egintza, latinez –, Eliza katolikoaren erakunde hierarkiko bat da, prelatutza pertsonal bat, helburutzat duena Elizaren zeregin ebanjelizatzailean laguntzea. Zehazki, hurrengo bi alderdiok jende orori zabaltzean saiatzen da: guztiok santutasunerako dugun deiaz eta ohiko lanak santutasun hori lortzeko duen balioaz. San Josemaría Escrivak sortu zuen Opus Dei 1928ko urriaren 2an.