Beatifikazio eguneko homilia

Josemaria Escrivaren beatifikazioa Erroman egin zen 1992ko maiatzaren 17an. Egun hartan Aita Santuak egindako homiliaren ideia nagusienetako batzuk jasotzen ditugu hemen laburki. Testu originalerako, ik. L’Osservatore Romano CXXXII urtea, 115 z. (40.053). Eta gaztelaniazko testurako, Beatificación de Josemaría Escrivá. Crónica y homilías, Palabra, Madrid 1992.

Eguneko irakurketetan oinarrituz, Jainkoaren erreinuan sartzeko eraman behar diren larrialdiak (Lk 14, 22), eta unibertso berri horretara (Ap. 21,5) iristeko bidea mundu honetan elkar maitatzea dela (Jn 13.34) azpimarratu zuen.

Maitasun horretara zuzenduta egon zen Josemaria Escrivaren bizitza osoa: Haren “gogo eta apostolutza bizitza, sinesmenaren bidez, Kristorengan Jainkoaren seme zela jakitean oinarritu zen. Sinesmen horrek pizten zuen haren Jaunarenganako maitasuna, haren ebanjelizazio kemena, haren etengabeko alaitasuna, gainditu behar izan zituen nahigabe eta eragozpenetan ere bai”.

Eta dohatsu berriak zabaldutako mezua honela azaltzen zuen: “Josemaria dohatsuak, naturaz gaindiko intuizioak eraginda, aspertu gabe irakatsi zuen santutasun eta apostolutzarako dei unibertsala. Kristok denoi deitzen gaitu eguneroko gauzetan santu egitera; horregatik, lana norberaren santutasunerako eta apostolutzarako bide da, Jesukristorekin bat eginik biziz gero; izan ere, Jainkoaren semea, gizon egitean, gizonaren errealitate osora eta kreaziora batu baita nolabait”.