Mons Fernando Ocariz prelatu berria

Frantzisko Aita Santuak izendatu du

Azken berriak

Gaur, arratsalde amaieran, Frantzisko Aita Santuak Mons. Fernando Ocáriz Braña Opus Deiko Prelatu izendatu du. Aita Santuak egun honetan bertan baieztatu du prelatutzako hirugarren hautapenezko kongresuak egindako hautaketa.

Izendapen honen bidez, Mons. Fernando Ocáriz, orain arte Opus Deiko bikario laguntzaile zena, san Josemariaren hirugarren ondorengo bihurtzen da Prelatutzako buru bezala, joan den abenduaren 12an Mons. Javier Echevarria hil ondoren.

Mons. Fernando Ocáriz, Gerra Zibilaren ondorioz (1936-1939) Frantzian atzerriratua izan zen familia bateko seme, Parisen jaio zen 1944ko urriaren 27an. Zortzi senideen artean gazteena da.

Bartzelonako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan Lizentziatua (1966) eta Lateranoko Unibertsitate Pontifikalean, Teologian (1969). Teologiako Doktoregoa 1971n lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean. Urte horretan bertan apaiztu zen. Apaiztu ondoren, lehen urteetan gazte eta unibertsitarioen apostolutzaz arduratu zen batez ere.

1994tik aurrera Opus Deiko Bikario Orokorra izan da eta 2014an prelatutzaren bikario laguntzaile izendatua izan zen. Azken 22 urte hauetan, aurreko prelatu Mons. Javier Echevarriari lagundu dio 70 nazio baino gehiagotara egin zituen bisita pastoraletan. 1960ko hamarkadan, Teologiaren ikasle zela, San Josemaría, Opus Deiren Fundatzailearekin bizi izan zen Erroman. Gaztetandik tenis zalea da, eta oraindik ere kirol hori praktikatzen du.

Datozen egunetan, prelatu berriak kongresistei bere bikario berrien izenak proposatuko dizkie, hala nola datorren 8 urteetan zehar lagunduko dioten kontseiluetako kide berrienak.