Engraxitik Garazira

Nafar izenen 'misterioa' aztertu dute

Azken berriak


Nafar izenen 'misterioa' aztertuko du ikastaro batek aste honetan

Hizkuntzalariak, historialariak eta heraldistak hartuko dute parte Iruñean eta Lesakan

Pertsonen izenak, abizenak eta etxeen izenak jorratuko ditu 'Engraxitik Garazira' izenburuko ikastaroak

Zer dela eta Nafarroan abizen asko herri izenak dira? Etxeen izenak eta jabeen abizenak zergatik dira desberdinak? Nondik datoz abizen konposatuak? Engraxitik Garazira: izenen misterio Nafarroan izeneko ikastaroak gai hauek aztertuko ditu aste honetan Iruñeko Kondestable jauregian eta Lesakako kaleetan.

Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak antolaturik, asteazkenetik ostiralera hainbat historialari, euskal hizkuntzalaritzan aditu, historialari eta heraldista bilduko ditu ikastaroak Nafarroako pertsonen eta etxeen izenez mintza daitezen. Ikastaroa gazteleraz izango da.

Egitaraua asteazkenean eta ostegunean Iruñeko Civivox Kondestable jauregian antolatu dute. Ostiralean, berriz, Lesakara bisita gidatua egingo dute, hango etxeen izenak ongi mantentzen baitira bertan.



Ana Zabalza ikastarako zuzendariaren esanetan, Nafarroako ondare inmaterial hau hiru guneetan hurbildu nahi dute ikastaroan: pertsona izenak, abizenak eta etxeen izenak, hain zuzen. “Aberastasun handiz Foru Komunitateko ezaugarri bereziak gaurdaino heldu dira”, azaltzen du Zabalzak.

Helburua, bertara hurbiltzen direnei norberaren historia irakur ahal izateko tresnak ematea da. “Ondareare alde horri garrantzia eman nahi diogu, bertan agerian gelditzen da gure arbasoekin lurralde honetan mantentzen dugun erlazio estua”, dio Nafarroako Unibertsitateko Historia Modernoko irakasleak.

Horretaz gain, ikastaroak iturri dokumentalak aurkeztuko die parte hartzaileei, beraien genealogia osatu ahal izan dezaten.

Gonbidatuen artean, Zabalzaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Demetrio Castro, Euskaltzaindiako Mikel Gorrotxategi eta Andrés Iñigo, Kantabriako Unibertsitateko José Luis Ramírez Sádaba eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Peio Monteano daude. Baita ere Onomastika Elkarteko Mikel Belasko, Heraldika eta Genealogiako Madrileko Errege Akademiaren Andoni Esparza eta Bigarren Hekuntzako irakasle Egoitz Telletxea egongo dira.

Ikastaroa musutruk izango da. Internetez ere jarraitzeko aukera egongo da zuzenean Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko web orrian. Jarduera honek Nafarroako Gobernuko babesa dauka eta Iruñeko eta Lesakako Udalen laguntzaz antolatu da. (Diario de Navarra)