Hamar urte interneten

Internet leku guztietara iristeko medio bada, zergatik ez erabili santutasunaren bidea erakusteko?

Lehendabiziko bertsioa, 1996koa

Edozein pertsona Sanjosemariaren mezua ezagutzeko interneten www.opusdei.org. Websitea sortu zen. Orduezgeroztik milaka pertsona Opus Deiko izpiritua ezagutu dute mundu osoko leku ezberdinetan. Amerikarrak, australiarrak, asiarrak, afrikarrak eta europarrak ikasi dute Jainkoa beraien lanean eta bizi arruntean aurki dezaketela.

Urte hauetan www.opusdei.org Internet bezala aldatu egin da. Lehendabiziko bertsioa, 1996koa, lau hizkuntzetan prestatu egin zen: frantsesean, ingelesean, gaztelanian eta italieran. Hirugarrena, orain arte erabilitakoa, 2001an hasi zen, San Josemariaren kanonizazioaren zerbitzurako. Honetan Opus Deiko lanak bost kontinentetan erakusteko eta 22 hizkuntzetan irakur daiteke. Gainera herrialde bakoitzeko berriak zintzilikatzen dira, horrela leku haietako errealitatea ikus daiteke.

Lehendabiziko bertsioa, 1996koa

www.opusdei.org.eko korreo elektronikora iristen diren mezuei esker ikus dezakegu Jainkoarekin elkartzen eta Elizara itzultzen direnak asko direla, eta batzutan bizitzeko ilusioa indarberritzen dizute.

Orain kristau heziketa hartzen duen batek, duela hilabete batzuk idatzi zuen: “Gaur, egunkaria irakurtzen, goibeldu naiz gizartearen egoera ikusta. Eta pentsatu dut: hau aldatu nahi badut, jende onarekin bat egin beharko dut. Gero, interneten sartu naizenean, aurkitu zaituztet. Nola ezagutu dezaket hobeto Opus Deia?”.

Askorentzat, www.opusdei.org Opus Deirekin lehengo topaketa izaten da. Beharbada kasualitatez aurkitzen dute, edo eta Opus Deiri buruz zerbait entzunda eta gero bilatzen hasi dira. Batzuk, orri guztiak, fede kristaua egunero nola bizi daiteken adierazten dituztenak, irakurri eta gero, e-maila bat idatzi dute berri edo informazio gehiago eskatzen:“Egunkari batetan lan egiten dut. Zure website aurkitu nuen, orregatik zuen berri izaten jarraitu nahi dut eta zuekin arremanetan jarri, zeren zuen iritzi askorekin bat nator”.

Opus Deiko jende gutxi dauden herrialdetan, interneten bidez askok ezagutzeko aukera izan dute, adibidez Errusian weba 19.000 bisita izan zituen joan de urtean eta Txinan 17.000.

“Kubatarra naiz eta Kuban bizi naiz. Talde kristau batzuk antolatzen ditut eta San Josemariaren irakaskuntzetan inspiratzen gara. Bera guretzat maisu bat da. Nire mezua irakurtzen duenei nirekin harremanetan jartzeko eskatzen diet. Eskerrik asko”.

Batzutan urruntasunean Internet laguntza bat izaten ahal da: “Hemen Patagonian Opus Deiko zentro batera joatea ez da erraza. Orregatik eskertzen dizkizuegu Prelatuaren eta Opus Deiren berriengatik. Denen alde otoitz egitera laguntzen gaituzte”.

45.000 pertsonek www.opusdei.org.eko harpidedunak dira. Zerbitzu hau Opus Deia ezagutzeko aukera oso ona da eta bestei ezagutzera emateko: “Eskerrik asko bidaltzen dizkidazuen artikuluengatik -esaten zuen irakurle batek-, otoiz egiten laguntzen didate, baita nire alabei ere. Nire lagunei bidaltzen dizkiet, horrela Opus Dei eta Aita Santuari buruzko azken berriak ezagutzen ditugu”. Orri berria

Irakurleen iritziak eta aurreko urteko esperientziarekin web orriaren bertsio berri bat egiten lagundu gaitu. Hau 2006.ko martxoan prest egongo da. Honetan, beste gaien artean, ikusi ahalko diren berriak, horrelakoak izango dira: gizarte ekimenak, Opus Deiko kanonizazio bidean dauden kidei buruako informazioa, argazki galeriak, etab. Orri berri honetan gure herrialdeko berriak eta atzerrikoak aterako ditugu Opus Deiko unibertsaltasuna azpimarratzeko.