Ikasleek Aspace eta Afagi elkartearekin

Ikasleek argazki erreportajeak egiten dituzte Aspace eta Afagi elkartearen onerako

Tecnun-eko argazki kluba ikasle arduratsuek osatzen dute, argazki kamerarekin duten trebetasuna hobetu nahiez daude beti, aurrean duten guztia xehetasunez hartu nahi dute. Saio teoriko-praktiko batzuetan parte hartzen dute eta lauhileko azkenean argazki erreportaje bat burutzen.

“Beren ekitaldiak dokumentatzeko argazkiak behar dituzten elkarteei lagundu zezaketela bururatu zitzaidan” esaten digu Mª Isabelek, klubeko irakasle koordinatzaileak. Berak Tantaka-rekin kolaboratu nahi izan zuen joan den urtean. Modu sinple honen bidez, gozatu, argazkiak egiten ikasi eta laguntzen dute, gustatzen zaiena eta dakitena eginez.

“Lehen Aspacen egon nintzenez, oso pozik geratu nintzen jendea nitaz oroitzen zela ikusiz. Nire kideekin hitz egin nuen eta denak oso esperientzia ona izan zela ados zeuden. Datorren urtean Aspacen izena ematea ere animatu zien” aitortu zuen Pablok, orain Ingeniaritzako 4. kurtsoa egiten hasten denak, Teknologia Industrialetan. “Han ikasleek eta bertakoak bota genuen tarte ona agertu nahi izan genuen, paseatzen, hitz egiten eta jolasean. Azken finez, argazkien kontua aitzakia baizik ez da, ekitaldi honek gehiago hurbiltzen baititu ikasleak borondatezko lanarenmundura” jarraitzen du Pablok.

Teresa, klubeko beste ikasle bat, Afagi elkartera hurbildu zen han sortutako higidura tailer batean argazkiak egitera. “Oso esperientzia ona izan zen, klasean ikasitakoa praktikatzen baitugu, baina ohituta ez gauden helburu desberdin baterako. Gainera horrela hurbil ditugun elkarte ezberdinak ezagutzeko modu bat da” esaten du Olanok, iraileanIngeniaritzako 3. Kurtsoa hasi behar duenak, Teknologia Industrialetan.