Japoniarekin bat eginda.

Kultur eta kirol trukea Japoniarekin.

Martxoaren 25ean, asteartez, Kanagawako (Japonia) Schonan High Schooleko 51 ikasle Gazteluetan egon ziren. Bi hizkuntzetako Batxilergoko 1. urtekoberen kide direnekin kontaktua izan dute eta orain kultur trukearen azken fasea ospatzeraetorri dira. Aurreko urteen esperientziari jarraituz, lehen hiruhilekoan Shima Beone irakaslea ikastetxearekin harremanetan jarri zen ekitaldia bultzatzeko.

Hilabete hauen bitarteko prestakuntzaren harremanak ikasleek egina izan da, ingelesezguztia, eta koordinatzaileak Joseba Martinez eta Shintaro Nakamura izan dira, 17 urtekoak biak. Epe horretan Japonia eta Euskadiko kultura, ohitura eta gaur egungo gertaerei buruzko jakin-nahia partekatu dute.Japoniar gazteek halako galderak egin dizkiote bere kideei: Zein diren Euskadiko gauza erakargarrienak, Japoniar komikien ezaguera maila, gaztediaren heroi erakargarrienak edota datorren udan ospatuko den futbolaren Munduko Txapelketarako apustu nagusiak. Ikasle japoniarrak futbol zale porrokatuak baitira. Ekitaldiaren amaieran bi delegazioek elkarren artean oroigarriak banatu zituzten.

Truke-ekitaldiaren muina amaitu ondoren, gonbidatzaileek ikastetxearen instalazioak erakutsi zieten kide japoniarrei, talde txikietan sailkatuta: bost ikasle japoniar eta Gazteluetako bi bakoitzean. Argazki ofizialak egin ondoren, parte hartzaileak hurbileko jatetxe batera joan ziren bazkaltzera.

Arratsaldeak, berriz, kirol kutsua izan zuen bete-betean. Gazteluetako Batxilergoko 1.urteko selekzioak, Jaime Mattheus buru zuela, Schonaneko talde baten aurka jokatu zuen; beste talde japoniar bat Gobelako zelaira joan zen Arenas de Getxo taldearen aurka jokatzeko, eta hirugarren talde bat Lezamaraino Bilboko Athleticen gazte-talde baten aurka jokatzeko. Gazteluetako lagunarteko partida euria barra-barra ari zuela jokatu zen, tarteka ekaitza ere bai, baina hala ere jokatzeko gogoa ez zen gutxitu. Azkenean japoniar taldeak 3-2 irabazi zuen. Laburbilduz, kultur eta kirol trukearen azken fasea Shonan High Schooleko ikasleekin, beti gogoan izango dugun goi-mailako adiskidetasun, kultura eta kirol jardunaldi bat izan zen.