Juan Jose Etxarri nafar medikua duela bost urte lanean ari da zentro honetan

Monkole, Opus Deiko lan korporatiboa Kongon

Monkole Medikuntza Zentroak 1991n zabaldu zituen bere ateak Monkole Ordutik hona, hamar milakoetan kontatzen dira urte gutxi hauetan Zentrora etorritako pazienteak.

Monkolek Nafarroako Unibertsitate Klinikaren eta ONAY (“Organización navarra de ayuda entre los pueblos”) gobernuz kanpoko erakundearen laguntza jasotzen du azken urteotan. Juan José Etxarri nafar medikua duela zortzi urte lanean ari da zentro honetan; udaran Juan Luis Alcazar ginekologoa eta Julián Honorio ikaslea han izan ziren.

Txiki jaio zen Monkole

Hasterakoan anbulatorio huts bat baino ez zen Monkole. Baina ordudanik bertatik osasun heziera eta sendakuntzako jarduerak batera garatzeko ahaleginak egin ziren. Aldi berean, haurren txertaketa bultzatu zen, lehen orain bezala asteazkenero egiten dena. Estatuak aldizka bultzatzen dituen prebentzio kanpainak (Txertaketa Egun Nazional izenekoak) antolatzen diren garaietan trumilka dator jendea txertoa hartzera. 1999ko urrian egin zirenetan, adibidez, 3.380 haurrei jarri zitzaien txertoa Monkolen eta bere antenetan. Baina baita sortu baino lehen ere izan zen Monkoletik auzoko jendea osasunarekikoetan hezteko nolabaiteko jarduera.

Monkolek hainbat anbulatorio zabaltzen ditu

1995 eta 1996an, antena bi zabaldu ziren Europako Batasunaren eta Nafarroa, Belgika eta Frantziako kooperazio ekimenei esker. Antena hauek anbulatorio ttipiak dira, erizainen talde baten ardurapean dihardutenak, mediku batek astean behin bisitatzen dituela.

1995tik, gau eta egun dago zentroa zabalik. 1997ko ekainean hasi zen haur eta amak babesteko zentroa, maternitate bat eta ospitalizazio atal bat, 25 ohe dituela. Fase berri hau, ONAY eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz eraiki zena, Medikuntza Zentroaren azalera bikoiztu du, bultzada berri bat emanez.. Anbulatorio logika batetik ospitalizazio logika batera igaro da, nahiz eta hala Monkolen nola bere antenetan anbulatorio logika hura oraindik ere bizirik egon. 1998an 2.200koa izan zen Mokolen eta bere antenetan artaturiko pazienteen bataz bestekoa. Medikuen kopuruak ere gora egin du. Orain 10 medikuez osaturiko talde bat dago jardunean, zeinetarik 3 espezialistak direlarik.

1997 eta 1998 gerra garaietan Larrialdiak Koordinatzeko Goi Organoaren partaide izan zen, egoera latz horretan izendaturiko beste ospitale batzuekin batera. Mokoleren eta hiriko beste osasun egituren arteko harremanak, besteak beste, hileroko hitzaldien bidez estutzen dira, duela 5 urte baino gehiagoz antolatzen direnak.

Erizainentzako hitzaldirik ere badago. Medikuenak bezalaxe, hitzaldi hauek Erizaintza Eskolako gela batean egiten dira. Monkolererekin batera sortu zen eskola hura.

1997 eta 1999 bitartean lan handia egin du Monkolek osasun heziera eskoletan zabaltzen. Bi fasetan banaturik, oinarrizko azterketa mediko bat egin zaie 10.000 haurrei, eta era berean Mont Ngafula-ko (Mongole dagoen hirialdean, alegia) 34 eskoletako 400 maisu trebatu dira. Eskola haietako 14etan, gainera, euriko ura gordetzeko zisterna bana eraiki da, higiene premiei aurre egiteko helburuz, uraren hornidura nahiko zaila da eta. Hori dela eta, Aissi eta Bagula doktoreei, programa honetako arduradun izandakoei alegia, Monkola ere deitzen diete haurrek.

Monkole (R. D. del Congo)

Monkole Medikuntza Zentroa

4804 Avenue Ngafani

Kinshasa, Kongoko Errepublika

Tel. +243 / 880325

La Clínica Día a Día, 2005ko urtarrila