Lan esparrua Lituanian 2007

Udaran egiteko plan aberasgarri: beste lurraldeko beharrak ikusi eta ezinduak lagundu

 “Laguntzera gindoazen, baina askoz gehiago jaso dugu guk”. Horrela laburbiltzen du bere esperientzia Almudenak, Medikuntzako lehen kurtsoko ikasle batek, Goroabe Ikastetxe Nagusiak eta Isaba Gazte Elkarteak Klaipedan antolatutako LITUANIA 2007 lan esparruan parte hartu eta gero.

Ekimen hau 16-23 urtetako neska gazteentzat zuzenduta dago. 100 adindu inguru bizi diren babes-etxe bat eta bi umezurztegi –60 haurrentzat bakoitza– zaintzea izan da beren lana.“Asiloan, ahal izan den neurrian, babes-etxearen egoera materiala egokitzen saiatu da – ia osasungarritasun ezaren mugara heltzen zen–, baina, batez ere, arreta pertsonala eman zaie adinduei” esaten du Sara de Castrok lan esparruaren koordinatzaileak.

“Bere kabuz baliatu ezin zirenei, higiene pertsonalari dagokien gauzetan laguntzen zitzaien: bainatzen, azazkalak mozten, pixoihalak aldatzen… edo sendaketa medikoak erraztu zaizkie. Horretaz gain, laguntza eman diegu, abestu eta entzun diegu…”.

Fatimak, Nafarroako Unibertsitatean Filologia eta Ikus-Entzuneko Komunikabideak ikastera doan batek, esaten du: “hasieran badirudi hizkuntza eragozpen handia izan behar duela, baina, egia esan, ez dugu lituaniera ezagutu behar izan, jende hura maitatzeko”. Annek, Batxilergo lehengo kurtsoa egiten duen ikasle donostiar batek dio, lan esparruaren gauzarik hunkigarriena dela “ezer gutxi egiten badiezu ere, baita begiradaren bidez eskertzen dizutela”.

Asiloaz gain, urritasun fisiko eta batez ere psikiko dituzten haurren umezurztegi bat zaindu da, baita beste umezurztegi bat 5-12 urtetako haurrentzat, abandonatuak gehienak. Irribarre egiteko eta helduengan konfiantza jartzeko ohitura galdu duten haur multzo bat aurkitu dute han boluntarioak. Katek, Irlandako neska batek dioenez “haietako batzuk tratu txarrak jaso dituzte bere gurasoen aldetik eta hasieran ez da erraza izaten haiengana hurbiltzea”.

Pertsona hauen behar materialak arintzeko pertsona pribatu eta baita enpresa batzuen, Eroskirena adibidez, laguntza ekonomikoak erabili dira. Familia askok arropa eta jostailu ugari eman zituzten. Hori guztia kamioi batek dohain eraman zuen nazio eslaviarreraino proiektuari laguntzearren. Kamioi horretan bertan sartu zen Amma Mutilvak eskainitako material geriatrikoa: aulki gurpildunak, makuluak, makilak, pixoihalak, maindireak, belakiak, etab.

Ez da inolaz proiektu itxia izan. Boluntario guztiak ados daude Maribelekin –Mendikuntzako ikaslea hau- “Lituania abiapuntua baizik ez dela, han ikasi duguna gauden lekuan erabiltzeko”. Horregatik, proiektuaren jarraipena momentu honetatik bertatik hasiko gara prestatzen. Datorren uda zortzigarrena izango da.